Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak

2 min.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukiaEuskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia  aurkeztu dute, ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea helburu duen egitasmoaren barruan.

EHHA Euskararen herri Hizkeren Atlasak euskal tradiziozko hizkeren izendapen eta aldaerak bildu nahi ditu, euskararen aniztasuna islatzeko. Bide horretan, 1986 eta 1992 urteen artean, Euskaltzaindiako ikertzaileek 2.857 kontzepturen inguruko galderak egin zituzten Euskal Herriko 145 herritan, tokian-tokiko mintzamoldeak jasotzeko.Iazko apirilean EHHAren lehen bi liburukiak plazaratu zituen Akademiak, orduan ere, Euskadiko Kutxak babestuta. Hirugarren liburukiak 271 kontzeptu biltzen ditu, bi multzo nagusitan banatuta: lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituak batetik eta etxe-abereak bestetik.

Atlasaren adibide bat

Guztira, 12 liburuki izango ditu atlasak eta paperean zein Euskaltzaindiaren webgunean izango dira eskuragarri. Guztiontzat baliagarri izango da; batik bat, gure ondarerik preziatuenaren testigantza bikaina delako eta euskara aztertu nahi duten ikerlarientzako lehengai ezin hobea delako.

Euskadiko Kutxa eta Euskaltzaindia

Hau ez da Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiarekin mantentzen duen harreman bakarra. Apirilean, esaterako, Aita Larramendiren Hiztegi Hirukoitza utzi eta lan honen kopiak argitaratu zituzten hiritar eta ikasle orok kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Baina Euskaltzaindiarekin izandako lehen lankidetza proiektuak 30 urte baino gehiago ditu; hain zuzen, 1977 urtean, Akademiak Euskararen Liburu Zuria (PDF, 10,16 MB) zuen, Lankide Aurrezki Kutxak diruz lagunduta.

Hau guztia ez da kasualitate hutsa. Izan ere, Euskara eta euskal kultura betidanik izan dira Euskadiko Kutxaren konpromisoaren lehen mailako helburu.


Zein da zure erreakzioa?