Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du Maria Bayok

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du Maria Bayok

1 min.

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du Maria Bayok

Maria Bayo sopranoak XVI. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du. Sari horrek curriculumik azpimarragarrienak dituzten Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien arloko jarduneko pertsona ezagunak saritzen ditu, Euskal Herriaren kultura-garapenari ageriko ekarpenak egiten dizkiotenak.

Epaimahaiak azpimarratu du Maria Bayo gure erreferente kulturala eta musikala dela, eta nazioarteko eszenako abeslaririk errespetagarrienetako eta miretsienetako bat. Ezagun eta Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien arloko Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariaren merezidun egin duten ezaugarriak hauek dira, hain zuzen: ahotsa, talentua, zehaztasuna, xarma, exijentzia, dotoretasuna, lana, arriskua, aparteko ahots-gaitasuna eta nazioarteko karisma eta proiekzioa, besteak beste.

Baina hori ez da Nafarroako sopranoari emandako lehenengo saria. 2002an Kulturaren Vianako Printzea jaso zuen eta 2009an Musikaren Sari Nazionala.

Maria Bayok Europako, Amerikako eta Japoniako opera-antzoki garrantzitsuenetan jardun du; eta jaialdirik entzutetsuenetan parte hartu du, orkestrarik garrantzitsuenetariko batzuek lagunduta. Musika-ondarea berreskuratzeko lan egin du eta euskal errepertorio luzea grabatu eta interpretatu ditu.

Euskadiko Kutxan bertatik bertara bere ahotsaz gozatzeko aukera izan genuen, izan ere, entitatea Nafarroan hasi zeneko 25. urteurrena ospatzeko eginiko kontzertu gogoangarrian parte hartu zuen 1993an.

Aurreko urteetako sarituak


Zein da zure erreakzioa?