Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria jasoko du Joxe Azurmendik

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria jasoko du Joxe Azurmendik

1 min.

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria jasoko du Joxe Azurmendik

Joxe Azurmendik Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du eta gaur arratsaldean jasoko du Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan, sariaren lehen irabazlearen izena daraman aretoan, alegia.

1995ean jarri zuten martxan Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak sari hau, Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorrean gure herriaren garapenari egindako ekarpenak eskertzeko. Eta urtez-urte, curriculumik onenak zituzten jarduneko pertsonak, Euskal Herriaren kultura-garapenean eraginkorki parte hartu dutenak, saritu dituzte:

Aurten, Joxe Azurmendiren lan intelektual emankorra eta gure komunitarekiko konpromisoa saritzea erabaki du epaimahaiak.

Gure bizikidetzaren alde aipagarrienak zorrotasunez eta sakontasunez jorratu ditu Joxe Azurmendik bere entseguetan. Pentsalari ausarta izan da beti, eta landutako gaietan ikuskera ezberdin bat plazaratzen saiatu da, arazoen jatorrien inguruko arrazoiak bilatzen; beti ere, adoktrinamenturik gabe, elkarrizketaren eta eztabaidaren aldeko jarrera erakutsiz.

Joxe Azurmendi eta kooperatibismoa

1984. urtean José Maria Arizmendiarrietaren pentsamenduari buruzko tesia aurkeztu zuen eta haren proiektua gizakia eta gizartea batzeko proiektua zela esan zuen. Arrasateko mugimendu kooperatibistari buruzko lan hau El hombre cooperativo: el pensamiento de Arizmendiarrieta izenburupean argitaratu zen gero.


Zein da zure erreakzioa?