Ezagutu... etxebizitza kontuak
2010-12-13
Ezagutu... etxebizitza kontuak
Etxebizitza erostea erabakitzen duten gehienek hipoteka-mailegua ordaintzeko zeregin nekezari egin behar izaten diote aurre. Gainera, beste hainbat gastu ere (notariotza, tasak, zerga...) sortzen dira, eta normalean ez dira finantzatzen. Horregatik, etxebizitza erosi baino lehen ezinbestekoa da zerbait aurreztuta izatea, eta aurrea hartzeko eta aurrezten joateko modu on bat etxebizitza-kontua da.
Zer da etxebizitza-kontua?
Ohiko aurrezki-kontu korronteen antzekoa da, baina ezaugarri bereizgarri jakin batzuk ditu:
- Oro har, kontu korronteak baino errentagarritasun handiagoa ematen du. Euskadiko Kutxan, Go Etxebizitza Kontua % 5eko UTB errentagarritasuna ari da eskaintzen kontu berrientzat, eta % 1,5erainokoa lehendik irekitakoentzat.
- Ezin da helbideratu ordainagiririk, txartelik, nominarik...
- Baina berezitasunik garrantzitsuena zerga-desgrabazioa da. Gai hori “Etxebizitza-kontuen fiskaltasuna” puntuan azalduko dugu.
Nork egin dezake etxebizitza kontua?
Finantza-entitateek etxebizitza-kontuak gazteei eskaintzen dizkiete oro har, baina edonork egin ditzake, aurrezkien bidez desgrabatzeko.
Etxebizitza-kontu bat baino gehiago egin dezaket?
Bai. Etxebizitza-kontu bat baino gehiago egin dezakezu, eta denen artean aurreztutako zenbatekoaren arabera desgrabatu.
Era berean, nahi izanez gero, entitate bateko etxebizitza-kontua beste entitate batera eraman eta desgrabatzen jarrai dezakezu. Euskadiko Kutxan, gestio guztiak egin eta zure dirua ekarriko dizugu, inolako kosturik ordaindu gabe.
Etxebizitza-kontuaren helburua
Etxebizitza-kontuan aurreztutako dirua etxebizitza erosteko besterik ezingo duzu erabili; bestela, desgrabatutako zenbatekoak itzultzeko eta berandutza-interesa ordaintzeko eskatuko dizu Ogasunak.
Irekitze-datatik aurrera, epe orokor jakin batzuk izango dituzu kontuko diruarekin etxebizitza erosteko. Honako hauek, hain zuzen:
- Euskal Autonomia Erkidegoan, 6 urte.
- Nafarroan, 8 urte.
- Gainerako autonomia-erkidegoetan, 4 urte.
Urrats hori ematen laguntzeko, Euskadiko Kutxak hipoteka-maileguetan lehentasunezko baldintzak eskaintzen dizkie etxebizitza-kontuak dituzten bezeroei, eta, halaber, etxeko aseguruan ere deskontuak egiten dizkie.
% 5eko UTB osagarria nomina Euskadiko Kutxan duten bezeroentzat
Nomina Euskadiko Kutxan helbideratuta baldin baduzu, etxebizitza-kontua 2010eko abenduaren 31 baino lehen kontratatuz gero, bere ohiko abantailez gain, % 5eko UTB osagarria gehituko diogu kontuaren ohiko ordainketari. Gainera, 2010ean zehar 3000 €-ko ekarpena egiten baduzu, 10 ipad-en zozketan hartuko duzu parte, etxebizitza kontua orain ireki edo lehenetik izanda ere.
Etxebizitza-kontuen fiskaltasuna
Dedukzioak
Errenta-aitorpeneko dedukzioa ez da berbera autonomia-erkidego guztietan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan:
- Zerga-aldian zehar etxebizitza-kontuan sartutako zenbatekoen % 18.
- Urteko gehieneko dedukzioa: 2.160 €.
- Gainerako autonomia-erkidegoetan:
- Zerga-aldian zehar etxebizitza-kontuan sartutako zenbatekoen % 15.
- Urteko gehieneko dedukzioa: 1.352€.
Epeak
Desgrabazioei lotutako epea ere ez da berbera autonomia-erkidego guztietan:
- Euskal Autonomia Erkidegoan: Dedukzio-eskubidea sortzen duten zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko eta berritzeko erabili behar dira nahitaez, kontua ireki eta 6 urteko epean.
- Araban eta Bizkaian, 6 urteko epea 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean bukatzen bada, 8 urtera luzatuko da. Beraz, beste bi urte izango dituzu zure fondoekin etxebizitza erosteko.
- Gipuzkoan:
- 6 urteko epea 2008ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean bukatzen bada, 8 urtera luzatuko da irekitze-datatik abiatuta. Beraz, beste bi urte izango dituzu.
- 6 urteko epea 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean bukatzen bada, 7 urtera luzatuko da irekitze-datatik abiatuta. Beraz, urtebete bat gehiago izango duzu.
- Gehitutako urteetan egindako ekarpenek ere dedukzio-eskubidea dute.
- Nafarroan: Dedukzio-eskubidea sortzen duten zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko eta berritzeko erabili behar dira nahitaez, kontua ireki eta 8 urteko epean.
- 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera irekitako etxebizitza-kontuentzat, epea 8 urtetik 10era luzatuko da.
- Kasu horretan, gehitutako urteetako ekarpenengatik ez da egingo inolako dedukziorik.
- Gainerako erkidegoetan: Dedukzio-eskubidea sortzen duten zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko eta berritzeko erabili behar dira nahitaez, kontua ireki eta 4 urteko epean.
- 2008-01-01etik 2010-12-31ra bitartean bukatzen diren etxebizitza-kontuen epea 2011-12-31ra arte luzatuko da.
- Kasu horretan, gehitutako urteetako ekarpenengatik ez da egingo inolako dedukziorik.
Zerga-araudiaren aldaketak 2011n
Ekonomia Iraunkorraren Legeari buruzko Aurreproiektuaren ondorioz, 2011tik aurrera hainbat aldaketa egingo dira kreditu-entitateetako etxebizitza-aurrezki kontuetan sartutako zenbatekoei dagozkien dedukzioetan.
Gehiengo deduzigarria (hau da, dedukzio-portzentajea ezarriko zaion zenbatekoa) zure PFEZren zerga-oinarriaren araberakoa izango da:
- PFEZren urteko zerga-oinarria 17.707,20 eurokoa edo txikiagoa bada, gehieneko oinarri deduzigarria 9.040 eurokoa izango da, urteko.
- PFEZren urteko zerga-oinarria 17.707,20 eta 24.107,20 euro artekoa baldin bada, gehieneko oinarri deduzigarria kalkulatzeko, eragiketa hauek egingo dira: lehenbizi, zerga-oinarriaren eta urteko 17.707,20 euroen arteko kendura bider 1,4125; gero, 9.040 ken aurreko biderketaren emaitza.
- Zerga-oinarria 24.107,20 eurotik gorakoa bada, etxebizitza-kontuak ez du sortuko dedukzio-eskubiderik.
Hona hemen adibide bat:
- Demagun 17.000 euroko zerga-oinarria duen zergapeko batek 6.000 euro sartu dituela etxebizitza-aurrezki kontuan: PFEZan, zenbateko horren % 15 deduzituko diote.
- Demagun 21.000 euroko zerga-oinarria duen zergapeko batek 6.000 euro sartu dituela etxebizitza-aurrezki kontuan>> 4.388,92 euroren % 15 deduzitu ahal izango da. Hona hemen eragiketa: 9.040 – [(21.000-17.707,2)*1,4125]
Hori arau orokorra da, autonomia-erkidego bakoitzak Administrazio Zentralak finkatutako desgrabazio-portzentajea handitzeko edo murrizteko erabakia har baitezake.
Bestalde, aipatutako aldaketak oraingoz ez dute eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, baina, ustez, urtea bukatu aurretik gaia arautu eta aldaketaren bat onartuko da datorren urterako. Hala eginez gero, hementxe bertan jakinaraziko dizugu.
Zein da zure erreakzioa?