Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak
2011-10-14
Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak
Berrikitan aipatu dugu zer faktorek eragiten dioten hipoteka-maileguari, bai mailegua emateko orduan, bai ordainketak kalkulatzeko orduan, baina ez dugu ezer esan hipoteka baten "aparteko" gastuei aurre egiteko aurreztuta izan behar dugun diruaz. Ez dugu ahantzi behar banku-erakundeek normalean ez dituztela finantzatuko notarioaren gastuak, zergak eta eskritura-gastuak. Gastu horiek guztiak, aldiz, beharrezkoak dira etxebizitza erosteko.
Notarioa funtzionario publikoa da, egiten den eragiketaren (kasu honetan, hipoteka) legezkotasuna bermatu eta ofizial bihurtzen duena. Horrek esan nahi du ordaindu beharreko prozesua jartzen dela abian, eta hipoteka eskatzen duenaren kargu geldituko dela hori guztia. Era berean, gastua ordainduko duenak erabakiko du zer notariok egingo duen tramitazioa, eta, ondorioz, komeni da prezioak notario bati baino gehiagori galdetzea, % 10eko aldea ere egon daiteke-eta.
Hipoteka legezkoa izateko, Jabetza erregistroan idatzi behar da. Horretarako, alderdi sinatzaile guztiek (eskatzaileek, berma-emaileek, baldin eta badaude, eta finantza-erakundeek) sinatu ondoren, notarioak erregistrora igorriko du notarioaren kopia baimendua, dagoeneko ofizialki dokumentu publikotzat jotzen dena, eta gero paperean egingo den kopiaren balio bera duena.
Gainera, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (IAJD) ere ordaindu beharko dugu. Zerga hori aldakorra da erkidegoaren arabera, % 01, eta % 1 bitartean.
Gastu anitzak dira, eta askotan ez ditugu buruan izaten kontuak egiten ditugunean. 150.000 €-ko hipoteka-maileguaren kasuan, aparteko gastu horiek 3.500 eta 4.000 € bitartean egongo dira.
Izapide horiek egin ondoren, gure hipoteka izango dugu, eta dirua eskuartean, etxea erosteko eragiketak egitea baino ez da falta, nahiz eta eragiketa horiek (hipoteka eta etxearen erosketa) batera egin ohi diren.
Zein da zure erreakzioa?