Ezagutzen al dituzu Instagrameko gure lehiaketak?
2016-05-25
Ezagutzen al dituzu Instagrameko gure lehiaketak?
Instagram eta LABORAL Kutxa: Hilero argazki-lehiaketa bat Igerrak “instagramer" taldearen eskutik eta euskaraz.
Ezagutzen al dituzu LABORAL Kutxaren Instagrameko lehiaketak?
Hilean bat proposatzen dugu!
Hitz bat. Hori da hilero proposatzen dizuguna. Hitz bakar bat zure irudimenari hegan egiten utzi eta zure sormena askatu dezazun. Instagrameko abentura honetako gure konplizeek aukeratzen dute hitza: Igerrak taldeak, sare sozial horretako jarraitzaileek eta lehiaketa mota horretako adituek osaturiko euskarazko komunitateak. Horietako batean parte hartzeko, guri jarraitu eta proposatutako hitzarekin lotutako argazki bat edo gehiago etiketatu behar duzu; gero, ea gure epaimahaiak aukeratzen zaituen itxaron behar duzu. Egia esan, lehia gero eta handiagoa da: urtarrilean, parte hartzeko gure lehenengo deiak 500 erantzun baino gehiago izan zituen, eta ordudanik gora egin du partaidetzak. Lehiaketaren bitartez 100 euroko txartel bat irabaz dezakezu Gift4You online dendan gastatzeko. Bertan, aisialdiarekin, bidaiekin, modarekin eta abarrekin lotutako mota guztietako produktuak aurkituko dituzu.Argazki irabazleak ikusi nahi dituzu?
Erakutsiko dizkizugu!Urtarrilean, zuen gustuko leku, herri eta hirietako argazkiak bidaltzeko proposamena egin genizuen #Bazterrak hitzarekin. Postaleko hiri baten argazki zoragarri hau izan zen irabazlea:
Otsaila urteko hilabeterik hotzena izaten da, eta horixe izan zen proposatutako hitza: #Hotza. Argazki irabazlea zoragarria iruditzen zaigu oraindik ere:
Martxoan, #lagunak hitza aukeratu genuen. Afariak, bilerak, kafeak... hori proposatu genizuen, eta irudi oroitarazle honek irabazi zuen:
Apirilean, #gurekultura hitzarekin lotutako zerbait bidaltzeko eskatu genizuen, eta honako hau izan da erretratu irabazlea:
Hurrengo hitzak ezagutu nahi dituzu?
Maiatzean, #loreak izango da gaia. Ekainean, #merkatuak, auzoko saltokiei eta merkatuei lekutxo bat egiteko. Uztailean, eta beroari aurre egiteko, #ura izango da gaia. Irailean itzuliko gara, #elkarlanean hitzarekin. Urrian #udazkena izango da hitza, urtaroaren izena, eta asteazkenean, berriz, #kristalak izango dira protagonistak. Urteko azken hilabeterako #etxean utziko dugu.Badakizu, jarraitu gaitzazu Instagramen, atera kamera edo prestatu mugikorra, eta parte hartu!
Zein da zure erreakzioa?