Fair Saturday 2019: 750 kultur ekitaldi, 200.000 ikusle eta 450 gizarte-helbururentzako laguntza

Fair Saturday 2019: 750 kultur ekitaldi, 200.000 ikusle eta 450 gizarte-helbururentzako laguntza

3 min.

Fair Saturday 2019: 750 kultur ekitaldi, 200.000 ikusle eta 450 gizarte-helbururentzako laguntza

Fair Saturday, LABORAL Kutxak babesten duen eragin sozial handiko kultura-mugimendua, etengabe hazten ari da, duela 5 urte Bilbon sortu zenetik. 2019ko edizioak aurreko urtekoak baino 50.000 lagun gehiago bildu zituen, eta Bizkaian marka hautsi zuten: azaroko azken larunbatean 150 kultur ekitaldi antolatu zituzten, guztiak lurralde bakarrean.

Hasteko, inaugurazio-ekitaldi ikusgarria

Evento inaugural Fair SaturdayBilbao Arena Miribilla lepo bete zen inaugurazio-ekitaldi paregabea ikusteko. Era guztietako 1.000 artista baino gehiagoren ahotsek bat egin zuten Bizkaiko abesbatzekin, musikaren historiako 24 kanta gogoangarri abesteko. Ekitaldia galdu bazenuen, ikus itzazu argazkiak eta bideoak, datorren urtean zure zain egongo gara eta.

[video width="960" height="540" mp4="http://bloga.laboralkutxa.com/src/uploads//2019/12/Fair-Saturday.mp4"][/video]

Gazteak Fair Saturday 2019 mugimendutik kanpo geratzerik nahi ez dugunez, tokiko rock-taldeen jaialdia antolatu dugu Bilboko Pio Baroja plazan. Larunbatean, 19:00etatik 23:30era, Niketz, Blue Hole, Haxotz eta Oinutsik Erromeria taldeek joko dute bertan. Ezin duzu aukera hori galdu. Ez kezkatu eguraldiagatik, karpa bat ezarriko baitugu ezerk ere plana honda ez diezagun.

Bizkaia: munduko markak hausten

Bizkaian bakarrik, 150 kultur ekitaldi antolatu zituzten; munduan ez da parekorik izan. Nabaria da mugimendua Bilbon sortu zela, Black Friday egunari erantzun positiboa emateko. Izan ere, gizartea masiboki kulturaren inguruan antolatzea eta gizarte-helburuak laguntzea da kontua, prezio-jaitsieraren amua erabili beharrean jendea kulturara erakartzeko.

Ekitaldi berezienetako bat Gazte Rock Fair Saturday izan zen, lehen aldiz Pio Baroja plazan egin zena, LABORAL Kutxak prestatutako gunean. Jende ugari bertako talde handiak ikusteko: Niketz, Blue Hole, Haxotz eta Oinutsik Erromeria taldeek girotu zuten jaialdia 19:00etatik 23:00etara.

Datu bikainak mundu osoan

Guztira, azaroko azken larunbatean diziplina anitzetako 750 kultur ekitaldi antolatu zituzten munduko 130 hiritan baino gehiagotan, eta horien bidez antolatzaileek aukeratutako 450 gizarte-helburu lagundu dira. Orotara, 200.000 lagun inguru izan dira ekitaldiotan, 2018ko datuak aise gaindituta, iazkoan 150.000 ikusle batu baitziren, gutxi gorabehera, 100 hiritan antolatutako emanaldietan.

Nazioartean zabaldu nahi den mugimendua

Fair Saturdayren aurtengo lorpen handienetako bat Estatu Batuetara iristea izan da. Atlantan eta Massachusetts estatuan bat egin dute mugimenduarekin 2019ko edizioan. Hala, estatu horretako Kongresuak adierazpen ofiziala plazaratu du, ekimenak kulturaren inguruan «eskualdeen eta herrialdeen arteko zubiak eraikitzen» dituela aitortuz.

Lisboa izan da mugimendua ofizialki hartu duen Europako lehenengo hiriburua. 2019ko edizioaren ardatzetako bat izan da, hiri osoan 80 ekitaldi baino gehiago antolatu baitituzte, eta horien bidez 40 gizarte-helburutik gora lagundu. Aipagarria da Eskoziaren kasua; izan ere, bertan bat egin dute St Andrew ospakizun nazionalak eta Fair Saturday ekimenak, eta kulturaren eta horren indar eraldatzailearen inguruan jaialdi berria sortu dute. Nicola Sturgeon lehen ministroaren hitzetan, «Fair Saturday bat dator eskoziarrek kulturaren inguruan duten sentsibilitatearekin eta ahulenekiko gizarte-konpromisoarekin».

Bilborekin batera, Malaga eta Huelva hiriak izan dira ekimenaren buru, eragin sozial positiboa duten 250 kultur ekitaldi inguru antolatuta.


Zein da zure erreakzioa?