Kontsultatu Fair Saturday ekitaldiko lehen kontzertuak eta ikuskizunak, eta egin bat gurekin

Kontsultatu Fair Saturday ekitaldiko lehen kontzertuak eta ikuskizunak, eta egin bat gurekin

2 min.

Kontsultatu Fair Saturday ekitaldiko lehen kontzertuak eta ikuskizunak, eta egin bat gurekin

Imajinatzen duzu, urtean behin kulturarekin mundu hobea eta bidezkoagoa eraikitzen lagundu ahal izango bagenu? Imajinatzeaz gain, Fair Saturday mugimenduan egin egiten dute. Aurten, berriz gertatuko da.

Azaroaren 24an, mundu osoan zehar egingo diren milaka ekitaldik gizarte-helburuetarako dirua bilduko dute, ikuskizunen, kontzertuen eta ekitaldi kulturalen bitartez. LABORAL Kutxan egiten dugun bezala, zuk ere egun berezi horretan lagundu nahi baduzu, kontsultatu programa eta aukeratu zure plana.

Dagoeneko 200 ekitaldi inguru berretsi dira

Azaroaren 24ra arte geratzen diren aste hauetan zehar, askoz gehiago gehituko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait hiritan; baina, momentuz, ia 190 ekitaldi kultural programatu dira munduko hainbat lekutan, gizarte-kausetarako funtsak biltzeko. Dagoeneko 60 kontzertu, ikuskizun eta lantegi baino gehiago programatu dira Bilbon bertan. Abesbatzak, orfeoiak, antzerki-konpainiak..., mota guztietako artistak hasi dira beren presentzia berresten. Orotariko hitzaldiak, erakusketak, lantegiak eta ikuskizunak eskainiko dituzte. Aukeratu gogokoen duzuna edo gogokoen dituzunak, eta markatu azaroaren 24a zure egutegian. Sekulako esperientzia biziko duzu eta, gainera, eragin positiboa izango du munduan.

Urtero, Black Fridayaren ondoren

Hartu duen garrantziak kontrakoa pentsarazten badigu ere, Fair Saturday eguna duela gutxi jaio zen: 2014. urtean. Helburua zen Black Fridayaren, Estatu Batuetako saltokiek urteko beren beherapen handiak egiten dituzten egunaren, ostean urtero Bidezko larunbat bat sortzea. Larunbat beltza deitzen zaio, kontsumoa sustatzea eta negozioei urtea zenbaki gorririk gabe ixten laguntzea delako haren helburua. Beherapenez betetako egunaren nazioarteko hedapenari erantzuteko jaio zen Fair Saturday, ongizatea guztion ekarpen solidarioan oinarritzen dela gogorarazteko.

LABORAL Kutxan ezin genuen deialdi horretatik kanpo geratu, ekimenak gure DNAren bi euskarri ─kultura eta gizarte-ekintza─ batzen baititu mugimendu bakarrean. Horregatik, 2016ko edizioan babesle gisa parte hartu genuen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Ken Zazpik, Zea Maysek eta Doctor Deseok eskaini zuten kontzertu gogoangarrian. Eta, horregatik, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu hurrengo 3 urteetarako.

Zuk ere mundu osoan gizarte-eragina duen mugimendu kultural horrekin bat egin nahi baduzu, kontsultatu programazioa, azaroaren 24ra arte osatuz joango da eta. LABORAL Kutxan, albiste guztien berri emango dizugu.

Zu behar zaitugu, artearen eta kulturaren bitartez mundu osoan eragin positiboa izateko. Egin bat gurekin!


Zein da zure erreakzioa?