Erantzun Fair Saturdayri buruzko quiz-a eta irabazi 200 euro zuk nahi duzun GKEarentzat

Erantzun Fair Saturdayri buruzko quiz-a eta irabazi 200 euro zuk nahi duzun GKEarentzat

2 min.

Erantzun Fair Saturdayri buruzko quiz-a eta irabazi 200 euro zuk nahi duzun GKEarentzat

Marta González Fernández izan da irabazlea. Zorionak!

LABORAL Kutxan atsegin dugu gure bezeroen leialtasuna eskertzea eta, aldi berean, gizarte-erantzukizunaren arloan egiten dugun guztia erakustea. Helburu horrekin txirrindularitza-lehiaketak antolatzen ditugu, sarrerak oparitu, dortsalak zozkatu edota eskudiruzko sariak eman.

Baina oraingoan are bereziagoa izango den zerbait egin nahi dugu: 200 euro oparitu nahi dizkizugu, diru hori Gobernuz Kanpoko Erakunde bati eman diezaiozun, eta, bide batez, Fair Saturday ekimena laguntzeko; izan ere, LABORAL Kutxak bokazio soziala duen kultur mugimendu hori babesten du.

Animatzen zara?

Zozketan parte hartzeko 5 galdera erantzun behar dituzu, besterik gabe

Horren erraza da. Laguntzen duzun edo partaide zaren Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzako 200 euro irabazi nahi badituzu, sar zaitez inprimakian eta erantzun bertan egingo dizkizugun 5 galderei. Zaude lasai, oso errazak dira-eta… ez esan inori, baina txuleta erabil dezakezu.

Erantzuten badituzu, egun gutxiren buruan egingo den zozketan sartuko zara, automatikoki. Irabazlea bazara, zurekin harremanetan jarriko gara aukeratu duzun GKEa zein den jakiteko, eta zure izenean emango diogu dirua. Gainera, irabazlearen izena hemen bertan argitaratuko dugu. Galdera guztiak gai baten ingurukoak dira: Fair Saturday ekimenari buruzkoak.

Fair Saturday, bokazio soziala duen kultur mugimendua

Fair Saturday 2014an sortu zen, eta azaroko azken larunbatean ospatzen da urtero, kontsumismoaren ikur bilakatu den Black Friday merkataritza-ekimenari erantzun positiboa emateko. Urtetik urtera gero eta gehiago dira Fair Saturdayrekin bat egiten duten mundu zabaleko artistak, eta haiek erabakitzen dute emanaldien irabaziak zein gizarte-ekimenetara bideratuko dituzten. Modu horretan, arteak eta kulturak gizarte hobeak eraikitzeko bidean duten garrantzia aldarrikatzen dute.

Aurten, Fair Saturday bezperan hasiko da, azaroaren 29an, ostiralez, Bilbao Arena Miribillan egingo den hasiera-kontzertu ikusgarriarekin. Bertara joatera gonbidatzen zaitugu. Bi orduan zehar, musikalak, soinu-bandak, abesti klasikoak, popeko gai arrakastatsuak eta euskal musikako kantu ugari entzun ahal izango ditugu. 1.000 artista baino gehiago ikusiko ditugu oholtzan, horien artean Zea Mays, Marta Ubieta, Mikeldi Atxalandabaso, Mairi Campbell, Urko, Miren de Miguel, Eley Pascual Molongua eta beste asko.

Miribillan zain izango gaituzue, baina aurretik… bete testa eta irabazi 200 euro GKE batentzat; horrek ez du ahaztuko Fair Saturdayn izan duzun parte-hartzea. Eutsi goiari eta zorte on!


Zein da zure erreakzioa?