Familia osoarekin gozatzeko bizikleta-ibilbideak
2019-10-22
Familia osoarekin gozatzeko bizikleta-ibilbideak
Gustatzen zaizu bizikleta? Etxean, bizikletaz ibiltzen zarete familian? Horrela bada, albiste ona dugu zuretzat. Hobe esanda, 26 albiste on: familian egiteko 26 bizikleta-ibilbiderik egokienak. Dagoeneko eskura dituzu LABORAL Kutxaren Wikiloc profilean.
Guztira 50 ibilbide baino gehiago ditugu
LABORAL Kutxan bizikletazaleentzako komunitate bat sortu nahi dugu, eta, irailaz geroztik antolatzen dugun lehiaketari esker, helburua lortzen ari gara. Hala, dozenaka bizikletazalek bidali dizkigute gogokoen dituzten ibilbideak, eta hilero Wikiloc profilean argitaratzen ditugu lehiaketaren ezaugarriekin bat datozen guztiak, zerrendaka antolatuta. Egia esan, zorionekoak gara: joan den hilean 26 ibilbide bidali zenizkiguten, eta hil honetan horien kopuru bikoitza: 45 ibilbide. Azken horietatik, 26k betetzen dituzte guk eskatutako ezaugarriak. Beraz, bizikleta-zaleentzako 52 ibilbide ditugu dagoeneko.Hileko irabazlea: Vasco-Navarro ibilbidea
Bigarren lehiaketaren irabazlea Natalia Valdezate izan da, Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdea bidali diguna. Ibilbidea Acedon hasi eta Murietan amaitzen da. Ondoren, abiapuntura itzultzen da. Ibilbidearen zati handi bat Ega ibaiaren ondoan doa, eta San Roman ermitatik pasatzen da, Murietara heldu eta buelta eman aurretik. Ibilbidean zehar gune ugari ditugu atseden hartzeko, ura hartzeko eta, bero handia egiten badu, baita bainatzeko ere. Ez da 18 kilometrora heltzen eta ia ez du desnibelik. Ibilbideaz goza dezazuela!Gogoan izan lehiaketaren lehen txandan, irailean, hainbat ibilbide argitaratu genituela bizikletan ibiltzen hasi nahi dutenentzat. Lehenengo irabazlea Sopuertarainoko bide berdea izan zen. 32 kilometroko ibilbidea da eta oso desnibel egokia du. Los Castañosetik abiatzen da, Barbadun ibaiarekiko paraleloan jarraitzen du eta Somorrostro harana zeharkatzen du, Arenaora iritsi arte; bertan hasten da El Castañorako igoera leuna.
Hurrengo zozketetan parte hartu nahi al duzu?
Esaten genuen bezala, hilero-hilero egingo dugu lehiaketa bat, gure txirrindulari-komunitatea handitzeko. Adi egon blog honi eta gure sare sozialei (Twitter, Facebook eta Instagram). laster argitaratuko baitugu hurrengo zozketaren gaia. Parte hartu duzuenok dakizuenez, ibilbideak .gpx formatuan bidali behar dira laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora, edo bestela WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira.Zorte on guztioi. Espero dugu datorren hilean zuen izena argitaratzea blog honetan, lehiaketaren hurrengo edizioa irabaziko duen ibilbidearekin. Eta, batez ere, espero dugu dagoeneko gure Wikiloc profila osatzen duten ibilbide guztiez gozatzea. Ziur gaude haietako asko erabili ahal izango dituzuela zuen eskualdean bizikletaz ibiltzeko.
Zein da zure erreakzioa?