Frantziako Tourra 2015: Baditugu Tropela.eus guneko #LaboralKutxaSariaren irabazleak

Frantziako Tourra 2015: Baditugu Tropela.eus guneko #LaboralKutxaSariaren irabazleak

1 min.

Frantziako Tourra 2015: Baditugu Tropela.eus guneko #LaboralKutxaSariaren irabazleak

Listo! 3.360,3 kilometro ziren, Utrecht-etik Parisera aurtengo Frantziako Tourra osatzen zutenak eta egin dituzte txirrindulariek. Badakigu nor izan den denetan onena: Chris Froome, historian bi Frantziako Tour irabazi dituen lehen kirolari britainiarra. 2013an ere horiz jantzita iritsi zen Parisera eta aurten errepikatu egin du balentria.

Baina LABORAL Kutxan ez da hori interesatzen zaigun irabazle bakarra edo gehien interesatzen zaiguna. Guretzat Tourra ez baita soilik errepidean jokatzen, Tropelaren webgunean ere lehiatzen da. Iaz hasi ginen euskara sustatzeko jaio zen webgune honekin kolaborazioa eta aurten berriz banatu dugu #LaboralKutxaSaria.

Aurtengo irabazleak

Klasifikazio orokorreko irabazleak Orbea bizikleta bat eskuratu du eta hurrengo biek HP-LC100W akzio-kamerak. Horrez gain, Forum Sport dendetan gastatzeko baleak ere emango zaizkie, LABORAL Kutxako bezeroak badira. Hona hemen hiru irabazleak:

  1. postua: Ander Murgiondo Aranburu.
  2. postua: Mila Luluaga Izuzkiza
  3. postua: Eneko Peña Loidi
Horrez gain, etapa bakoitzeko irabazleari Tropelaren webgunean urte betez “luxuzko gregario” izateko aukera eman zaio. Eta azken zozketa bat ere egin dugu, parte hartu duten guztien artean hiru HP akzio-kamera banatzeko. Hona zozketa horren hiru irabazleak:
  • Iñaki Ulazia Carballo
  • Jokin Etxeberria Ferrer
  • David Jiménez García
LABORAL Kutxatik guztiekin harremanetan jarriko gara haien sariak jaso ditzaten. Zorionak guztioi eta hurrengo lehiaketan ikusi gara!


Zein da zure erreakzioa?