Gasteizko 2015eko Maratoi Erdirako 5 zenbaki zozketatzen ditugu

Gasteizko 2015eko Maratoi Erdirako 5 zenbaki zozketatzen ditugu

2 min.

Gasteizko 2015eko Maratoi Erdirako 5 zenbaki zozketatzen ditugu

Abenduak 13, igandea.Aste-pare bat baino ez dira geratuko Gabonetarako. Zer iruditzen zaizu enpresa-afari, familia-bazkari eta lagunekin egin ohi diren gehiegikerien aurretik astero korri egiteko ohitura berreskuratu edo ohiko jardueraren azeleragailuari pixka bat gehiago ematen badiozu, eta Gasteizko Maratoi Erdian parte hartzen baduzu? Gasteizko Maratoi Erdiak 38 urte baino gehiago ditu eta gure ingurunean tradizio gehien duena da, zaharrena. LABORAL Kutxan 5 zenbaki zozketatuko ditugu, zuen datuak guri helarazi eta aurten ere haren historian parte hartu nahi duzuen guztion artean... baita lehen aldia bada ere! Inprimakia betetzeko minutu bat baino ez duzu beharko, entrenatzeak poztasun handiak emango dizkizu, eta abenduaren 13an helmugara iristeak… zer esanik ez!Ikusi zein hunkigarria izan zen joan den urteko lasterketa. 62.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten bere historia osoan!

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=7GCOyiBshSI[/embed]

Entrenatzen zaren bitartean girotzen joateko, Maratoi Erdiaren Facebook orriarekin bat egin eta hemen ibilbidea kontsultatu ahal izango duzu. Ikusiko duzun moduan, zirkuitua aurreko urteetakoaren antzekoa da: Mendizorrotzan hasi eta Amadeo García de Salazar plazan amaituko da. Era berean, Maratoi Erdi txiki bat egingo da benjamin, kimu eta haur/kadete kategorietako atletentzat. Horrela ez duzue ez parte hartzeko aitzakiarik izango.Zer diozu? Parte hartu nahi duzu? Zenbaki horietako bat irabazten baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara. Azaroaren 9tik aurrera jakinaraziko dizugu, zozketa egun horretan egingo baitugu. Zuk zapatiletako lokarriak lotu besterik ez duzu egin beharko!

Egin dugu zozketa, laster argitaratuko ditugu irabazleak
cartel-media-maraton


Zein da zure erreakzioa?