
Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute
2009-05-27
Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute
Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa, Bihotza duten enpresei ematen zaien Bihotza Sarietarako proposatu dute. Sariak Gestión 2-17k, Euskadiko eta Nafarroako negozio, enpresa, merkataritza eta industriaren berri ematen duen enpresa-egunkariak, ematen ditu urtero.
Maiatzaren 27an, asteazkena, Gestion 2-17k eta ekimenean laguntzaile diren 14 komunikabidek 2009ko BIHOTZA Saria emango diete Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bihotza duten zortzi enpresari, erakunderi edo profesionali.
Gaztenpresa Bihotza Ekintzaile sarirako proposatu dute: enpresa berriak sortzea sustatzen duten erakunde, enpresa edo eragileak saritzen ditu.
Gaztempresa, 16 urte lanean
Gaztempresa 1993an sortu zen oso helburu argiekin: enplegua sustatzea eta enpresak sortzen laguntzea. Hori dela eta, laguntza ematen die ekintzaileen ideiei. Gauzatzen laguntzen die eta beraiekin egoten da prozesu guztian, bai abian jartzerakoan (finantzazioa lortuz eta hornitzeko erraztasunak emanez), bai abian daudenean.
Sortu zenetik, Gaztempresak 2.000 enpresa eta 3.900 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du. Beraz, liderra da enplegua sortzen laguntzen, bere lan sozialaren barruan.
2008an, 234 enpresa ( 202 EAEn eta 32 Nafarroan) eta 370 lanpostu sortu ziren guztira.
Zein da zure erreakzioa?