Gaztempresak Bihotza ekintzaile saria jaso du ekintzailetza sustatzeagatik

Gaztempresak Bihotza ekintzaile saria jaso du ekintzailetza sustatzeagatik

1 min.

Gaztempresak Bihotza ekintzaile saria jaso du ekintzailetza sustatzeagatik

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak Bihotza ekintzaile saria eskuratu du. Enpresa berrien sorrera sustatzen duten erakundeen, enpresen edo eragileen lana saritzen du ekimen horrek.

Gaztempresako zuzendari Inmaculada Ramosek jaso zuen saria, eta eskerrona adierazteaz gain ekintzailetza sustatzen jarraituko dutela azaldu zuen:

“Hamabost urtez enpleguaren alde lanean aritu ondoren pozgarria da saria jasotzea. Euskadiko Kutxako bazkide gutxi batzuek bihotzez erabaki zuten  enpleguaren aldeko hazia ereitea, eta gaur egun, hamabost urte geroago, euren enpresa sortu nahi dutenei laguntzen jarraituko dugu, orain arte 2.000 lagun baino gehiagorekin egin dugun moduan”.

Bihotza,Euskadiko eta Nafarroako enpresentzako sariak

Bihotza ekintzaile  Bihotza Sarien kategorietako bat da. Gestión eta Lanabesa argitalpenek bultzatutako sariek Euskadiko eta Nafarroako erakundeen eta enpresen lana eta ahalegina nabarmentzea dute xede.

Sarien hirugarren ekitaldia izan da aurtengoa, eta Gestión eta Lanabesa agerkariekin batera beste komunikabide batzuk ere hartu dute parte ekimenean: Deia, Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Dinero, La Gaceta de los Negocios, Radio Euskadi, Canal Bizkaia TV, Canal Gipuzkoa TV, Canal Gasteiz TV, La Ría del Ocio eta Radio Popular.

Urtero zortzi Bihotza sari banatzen dira, eta aurten honako hauek izan dira irabazleak: Corporación Tecnalia, Gaztempresa Fundazioa, Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), ONCE Euskadi, Asociación de Empresarias y Directivas de Bizkaia (AED), Radio Vitoria, la Bilboko Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea, eta zortzigarren saria bi erakunderentzat izan da: Manos Unidas eta Bizkaiko HIESarenaurkako Hiritarren Batzordea.

Zorionak guztioi!


Zein da zure erreakzioa?