
Gaztempresak zure negozioaren gestioa hobetzen lagunduko dizu
2010-03-29
Gaztempresak zure negozioaren gestioa hobetzen lagunduko dizu
Faktura ordaindugabeak nola berreskuratu jakin nahi duzu? Zure enpresaren errentagarritasuna aztertu? Zure bezeroekin harreman eraginkorrak izan? Euskadiko Kutxako Gaztempresa Fundazioak eta Bultz-Lan Consulting-ek zure negozioaren gestioa hobetzen laguntzeko gai praktikoei buruz diruz lagundutako mintegiak antolatzen dituzte hilero.
Apirilean, honako mintegi hauetan parte hartu ahal izango duzu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean:
Nola berreskuratu faktura ordaingabeak: berankortasunaren kontrola
- Astelehenean, hilak 12, 15:30etik 18:30era, Bilbon
- Astelehenean, hilak 19, 15:30etik 18:30era, Donostian
- Astelehenean, hilak 26, 15:30etik 18:30era, Gasteizen
- Astelehenean, hilak 26, 9:00etatik 12:00etara, Iruñean
Nola babestu enpresaburu autonomoaren ondarea
- Asteartean, hilak 13, 15:30etik 18:30era, Bilbon
- Asteartean, hilak 20, 15:30etik 18:30era, Donostian
- Asteartean, hilak 27, 15:30etik 18:30era, Gasteizen
- Asteartean, hilak 27, 9:00etatik 12:00etara, Iruñean
Nola izan harreman eraginkorrak nire bezeroekin
- Asteazkenean, hilak 14, 15:30etik 18:30era, Bilbon
- Asteazkenean, hilak 21, 15:30etik 18:30era, Gasteizen
- Asteazkenean, hilak 28, 15:30etik 18:30era, Donostian
- Asteazkenean, hilak 28, 9:00etatik 12:00etara, Iruñean
Errentagarritasunaren analisia: Noiz irabazten dut eta noiz galtzen dut dirua nire enpresan?
- Ostegunean, hilak 15, 15:30etik 18:30era, Bilbon
- Ostegunean, hilak 22, 15:30etik 18:30era, Donostian
- Ostegunean, hilak 29, 15:30etik 18:30era, Gasteizen
- Ostegunean, hilak 29, 9:00etatik 12:00etara, Iruñean
Informatika autonomoentzat: Excel eta Word, oinarrizko maila
- Ostiralean, hilak 16, 15:30etik 18:30era, Bilbon
- Ostiralean, hilak 23, 15:30etik 18:30era, Donostian
- Ostiralean, hilak 30, 15:30etik 18:30era, Gasteizen
- Ostiralean, hilak 30, 9:00etatik 12:00etara, Iruñean
Izen-emateak
Izena ematen den ordena berean erreserbatuko dira plazak. Izena emateko, deitu 900 101 143 telefonora edo idatzi posta elektroniko hauetako batera, zure probintziaren arabera:
Prezioa/dirulaguntza mintegi bakoitzeko
- Euskadiko Kutxako bezeroentzat doan, Gaztempresa finantzaketaren bidez (% 100eko dirulaguntza).
- Euskadiko Kutxa PRO bezeroentzat 20 € (% 90eko dirulaguntza)
- Bezero ez direnentzat 180 €
Zein da zure erreakzioa?