Gizarte Erantzukizun Korporatiboa LABORAL Kutxan
2016-06-27
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa LABORAL Kutxan
LABORAL Kutxan uste dugu badela banka egiteko beste modu bat, lankidetzan eta pertsonekiko konpromisoan oinarritua. Aste hauetan azaldu dugun bezala, era demokratikoan, gardentasunez eta arduraz gobernatzen dugu geure burua; banakakoaren interesaren gainetik jartzen dugu interes orokorra, eta gauzak egiteko gure moduan konfiantza jartzen duten pertsonen beharrizanak asez, gure inguruan aberastasuna eta enplegua sortzea dugu helburu nagusitzat. Horregatik, guretzat, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) geure lanaren zeharkako elementua baino askoz ere gehiago da. Gure jardunaren erdigunean dago, gure ekintza guztiak zuzentzen ditu.
Gizarteari itzultzen dioguna, zenbakitan
Noizbait azaldu dizugun bezala, Geure irabazien % 50 entitatean berrinbertitzen dugu. Gainerako kopuruari dagokionez, % 12,5 lan-bazkideen artean banatu eta beste % 12,5 LABORAL Kutxaren kooperatiba kideak bultzatzera bideratzen dugu. Beste % 15 Kooperatiba arteko Fondo Sozialaren bidez kooperatiba berriak sustatzeko erabiltzen dugu, eta gainerako % 10a gizarte-ekimenak bultzatzeko, Heziketako eta Sustapeneko Fondoaren bidez.2015ean, Kooperatiba arteko Fondo Sozialak 1.075.900 euro inbertitu zituen orotariko esparruak bultzatzeko; besteak beste, kooperatibak, ekintzailetza, lan- eta enpresa-prestakuntza, nekazaritzako elikagaien sektorea, laguntzako erakundeak eta hirugarren mundukoari laguntzekoak, euskara eta euskal kultura, tokiko banaketa eta Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa. Heziketako eta Sustapeneko Fondoari dagokionez, 2015ean 7.172.000 euro itzuli zizkion gizarteari. Guztira, 17.931.000 euro itzuli dizkiogu gure azken helburua den gizarteari.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboari buruzko txostena, tresna iraunkorra
11 urtetik hona, lan hori guztia Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko txostenean jasotzen da. Izan ere, agiri horretan jasota daude gure bezeroekiko, enpresa hornitzaileekiko eta gizartearekiko lorpenak eta konpromisoak. Ingurumenak leku berezia du gizartearen alde egiten dugun apustuan eta, hartara, txostena egitean G4k zehaztutako gidalerroak errespetatzen ditugu. G4 erakunde independentea da, enpresen iraunkortasuna zaintzen duena. 2015ean, eta lehen aldiz, inkesta bat egin genien gure enpresen areako bezeroei, gizarte-erantzukizunari lotutako jarduerak nola baloratzen zituzten jakiteko. Asmoa, betiere, esparru horretan hobetzen jarraitzea da.Euskara sustatzeko eta genero-desberdintasunak erauzteko apustua egiten dugu
Berez-berezkoa dugu LABORAL Kutxa osatzen dugun pertsonekiko nahiz ingurunearekiko erantzukizuna. Horregatik, gizartean finantza-baliabideak inbertitzeaz gain eta erabakiak hartzean prozesu parte-hartzaileak eta demokratikoak bermatzeaz gain, konpromiso sendoa dugu euskararen normalizazioarekin eta genero-oztoporik gabeko eskubide- eta aukera-berdintasunarekin.Gure Batzar Nagusiak onartutako 2016-2019 aldirako plan estrategikoak bi alor horretako helburuak berretsi ditu. Euskarari dagokionez, iaz erronka bat baino gehiago bete genituen; hala, Urrezko Bikain, hizkuntza-gestioko ziurtagiri gorena, lortu zuen lehen finantza-erakundea izan ginen. Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu genuen, gure bezeroek eragiketa guztiak bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izateko. Hizkuntza-eskubideen aldeko lan hori guztia Talde Tekniko baten ikuskaritzapean egiten da. Taldea hil eta erdian behin biltzen da, egindakoa aztertu, baloratu eta, beharrezkotzat joz gero, neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Berdintasun Batzordea arduratzen da genero-politika gainbegiratu eta koordinatzeaz. Hartara, beraren eginkizuna da ekintza-arlo guztietan (enpresa-kulturan, hautaketan eta sustapenean, prestakuntzan, etxeko eta laneko bizitza uztartzean eta komunikazioan) eskubide-berdintasuna lortzea.
Gaztenpresa eta Mundukide, gure gizarte-laneko funtsezko bi fundazioak
Biek ala biek leku berezia dute gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politikan, eta dozenaka urtetan egindako lanaren bermea eskaintzen dute. Duela 15 urte sortu zenez geroztik, Gaztenpresak 2.000 enpresatik gora sortzen lagundu du, ekintzailetza eta autoenplegua sustatzearen bidetik. Izan ere, bi esparru horiek aparteko garrantzia dute gure gizarte-lanean. Ideia bat baduzu, zeure adina edo lan-egoera edozein izanik ere, ez eman inolako urratsik aurretiaz ekintzaileentzako GPS hori kontsultatu gabe; izan ere, zure negozioaren fase guztietan lagundu eta finantzaketa baldintza berezietan eskainiko dizu.Mundukideri dagokionez, munduko hainbat lekutan (gaur egun, Kuban, Mozambiken eta Brasilen) garapen autogestionarioa eta lan kooperatiboa sustatzea da beraren helburua. “Zabaldu iturria” eta antzeko beste ekimen batzuei lagunduz, MONDRAGONEN esperientzia kooperatiboa gizartearen garapenaren alde eta pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko baliagarria izan daitekeen lekuetara eraman nahi dugu.
Ekonomian dugun inpaktua
2015ean, LABORAL Kutxaren jarduerak EAEn eta Nafarroan duen ekonomia- eta gizarte-inpaktua kuantifikatu nahi izan genuen. Horretarako, B+I aholkularitza-enpresaren laguntza jaso eta London School of Economics-ek baliozkotutako neurketa-metodoa erabili zuten. 2014ko datuetan oinarrituz, azterlanak ondorioztatu zuen:- LABORAL Kutxak BPGd-ari 644 milioi euro ekartzen dizkiola, eta zuzeneko 2.438 enplegu eta zeharkako nahiz eragindako beste 2.672 enplegu gehiago ere sortzen dituela. Horra hor aberastasunean eta enpleguan egiten dugun ekarpena. Gainera, LABORAL Kutxak, bere jardueraren ondorioz, 104 milioi euroko diru-sarrerak dakarzkie administrazio publikoei.
- Familia eta enpresentzako finantza-laguntza eta asegurua. 642 milioi euroko finantzaketa aitortuta. 3396.000 aseguru-poliza aktibo. 247 milioi euroko 5.000 eragiketa profesional eta enpresentzat.
- Gizarteari zuzenean itzulitakoa. 22 milioi euro ekonomiaren eta gizartearen garapenerako.
Zein da zure erreakzioa?