LABORAL Kutxa, ongizatearen eta lan-osasunaren arloko enpresa onenetako bat

LABORAL Kutxa, ongizatearen eta lan-osasunaren arloko enpresa onenetako bat

2 min.

LABORAL Kutxa, ongizatearen eta lan-osasunaren arloko enpresa onenetako bat

TOP Wellbeing Company-k aintzatespen publikoa eman dio LABORAL Kutxari ekainaren 12an Intramak antolatutako Lan Osasunaren eta Ongizate Korporatiboaren arloko kongresu profesional garrantzitsuenean.

Aintzatespen horrek Lan Osasuneko eta Ongizate Korporatiboko jardunbide onenak dituzten enpresen TOP 40an kokatzen gaitu, eta lanean jardunbide osasungarriak sustatzeko egin dugun ibilbidearen eta egiten dugun ahaleginaren isla da. Urteak dira ongizatearen hainbat arlotako ekimen ugari jarri ditugula martxan, ongizate emozionala, fisikoa, nutrizionala eta soziala barne. Ziurtagiri hori bikaintasun-bereizgarri bat da, eta lan-ingurune osasungarriak eta jasangarriak sortzeko konpromisoa duten erakundeak nabarmentzen ditu.

Saria ekitaldian LABORAL Kutxa ordezkatu zuen Nuria Agirreri eman zioten, Pertsona eta Baliabideen Saileko zuzendariaria. Sarituen artean, ongizate korporatiboaren arloan nabarmentzen diren erakundeak zeuden, eta, ondorioz, aintzatespen hori are esanguratsuagoa da.

Aliantza ECBS sarearekin

Gainera, 2024ko otsailean, ECBS sarearekin bat egin genuen. Gune horretan, ezagutzak eta esperientziak parteka ditzakegu, loturak ezarri eta ideiak truka ditzakegu ongizateak lan-ingurunean duen garrantziari buruz. Sare horri esker, ikasi eta hazi egin gara, eta gure langileen osasunarekin eta ongizatearekin dugun konpromisoa indartu dugu.

ZAINDUZ programarekin dugun konpromisoa

TOP Wellbeing Company bezalako aintzatespenek gure konpromisoa eta ZAINDUZ programarena indartzen dute, laneko ongizatea hobetzeko eta lan-ingurunean duen eragin positiboarekin. Baina ez gaitezen hemen gelditu; eman baino urrats bat gehiago dago beti. Horregatik, Corporate Wellbeing Awards sarietarako gure hautagaitza aurkeztuko dugu, Ongizate Korporatiboko saririk garrantzitsuenak.

Lan-ingurune osasungarri eta produktibo bat sortuz

LABORAL Kutxan uste dugu lan-ingurune osasungarri batek, gure langileen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, gure erakundearen produktibitatea eta arrakasta ere sustatzen dituela. Hortaz, eskerrik asko gure talde osoari LABORAL Kutxa aparteko lantokia izan dadin eskaini digun dedikazio eta ahaleginagatik.


Zein da zure erreakzioa?