BECen egingo den Go!azenen denboraldi berriaren estreinaldirako 3 sarrerako 2 sorta zozkatuko ditugu

BECen egingo den Go!azenen denboraldi berriaren estreinaldirako 3 sarrerako 2 sorta zozkatuko ditugu

2 min.

BECen egingo den Go!azenen denboraldi berriaren estreinaldirako 3 sarrerako 2 sorta zozkatuko ditugu

Hauek dira irabazleak: Irma Iglesias eta Alex BenitoZorionak!


Bai, bai, ongi irakurri duzu. Go!azen telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia behar bezala ikus dezazun nahi dugu. Non? Bilbao Exhibition Centreko CUBEC! aretoan, alajaina. Noiz? Urriaren 12an. Eta nola? LABORAL Kutxan ditugun sarrerekin, izan ere, urteak daramatzagu Go!azen-en alde apustu egiten. ETB1eko telesail honek argumentu interesgarriak eta une musikal zirraragarriak eskeini ditu azken urteotan.

Estreinaldi solidarioa, musikarekin eta era guztietako jarduerekin

Basakabi udalekuko abenturak biziki gustatu zaizkie 5 denboraldiz Euskal Telebistako ikusle gazteei. Telesailaren atalak jarraitzeaz gain, denboraldi bakoitzeko aktoreek eskainitako kontzertuetara eta emanaldietara joan dira.

Badakigu hurrengo denboraldia ere arrakastatsua izango dela, eta, hori ospatzeko, urriaren 12an BECen egingo den EITB Jaian ikusi nahi zaitugu. Jende guztiarentzako ospakizuna izango da. Go!azen telesailaren seigarren denboraldia estreinatzearekin batera, jarduera mordoa egingo dira, horien artean Rural Zombies, Izaro eta Belako taldeen emanaldiak.

Etorri nahi duzu? Zain izango gaituzu urriaren 12an, 17:30ean, CUBEC! aretoan, Basakabi udalekuan egonaldi berriari ekiteko.

Eman zure datuak eta hartu parte

Oso erraza da zozketan parte hartzea. Sar zaitez inprimakian eta utzi zure datuak; ez duzu besterik egin behar. Irailaren 27an egingo dugu zozketa, eta irabazleekin harremanetan jarriko gara.


Zein da zure erreakzioa?