
Goitik behera alda daiteke ingeniaritza ikasteko modua?
2015-07-01
Goitik behera alda daiteke ingeniaritza ikasteko modua?
Eginez ikastea. Hori da Mondragon Unibertsitatearen helburuetako bat. Arazoetan eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza ezartzen fakultate aitzindarietako bat da.
LEINN graduak ingeniaritza goitik behera aldatzen du
Ingeniaritzako Ikasleei, irakasleei, ikertzaileei, enpresei eta erakundeei bideratua dago konferentzia. Donostian egingo da uztailaren 6tik 9ra, berrikuntzaren hiriko campusean (Orona-Ideo), eta munduko ikaskuntza-elkarterik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Hona hemen horietako batzuk: Aalborg Unibertsitatea (Danimarka), Ingeniaritzako eta Iraunkortasuneko Zientzietako Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntzako aurreneko UNESCO ikastetxea; Universitat Politécnica de Cataluña (UPC); Universidade do Minho (Portugal) eta Saxion University of Applied Sciences (Holanda). Jakina, LABORAL Kutxaren babesa ere badu.Egitaraua, egunez egun
Ingeniaritzako irakaskuntzari buruzko munduko hiru ikuspegi nagusi bilduko ditu konferentziak: Irakaskuntza aktiboa ingeniaritzan (ALE), Proiektuen inguruan antolaturiko irakaskuntza (POL) eta Arazoen konponketan oinarrituriko irakaskuntza (PBL). Jarduera nagusiak uztailaren 6an, 7an eta 9an egingo dira.- Uztailak 6: “Ikaskuntza aktiboa ingeniaritzaren irakaskuntzan” ingeniaritzako ikasleei eta irakasleei bideratuta dago. ALEk, ikaskuntza aktiboaren bitartez ingeniaritzako hezkuntza hobetzera bideraturiko ingeniaritzako irakasleen nazioarteko sareak, antolatu du, beste batzuekin lankidetzan.
- Uztailak 7: Ingeniaritzako Hezkuntza Proiektuen ikuspegiei buruzko nazioarteko sinposioa.
- Uztailak 9: Arazoetan oinarrituriko ikaskuntzari buruzko ikerketaren nazioarteko sinposioa, Aalborg Unibertsitateak antolatua, beste batzuekin lankidetzan. Hori Arazoetan oinarrituriko ikaskuntzako UNESCO ikastetxea da.
- Uztailak 10: Konferentzia-ondoko lantegiak eta bisita turistikoa Donostian zehar.
Zein da zure erreakzioa?