LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko otsaileko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko otsaileko gomendioak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko otsaileko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Ba, adi, otsailak egun gutxi dituelako eta guk zuentzako aukera asko! Makusik belaunaldi oso batentzat ikonikoa izan zen eta belaunaldi oso baten ikono bilakatu zen telesaila berreskuratu du eta abentura handi baten protagonista izatea tokatzen zaion ipotx bati buruzko pelikula. Horrez gain, ehun atal bete ondoren beharbada gaztea izateari utzi dion gazteentzako podcast bat dakarkizuegu, eta klaseko edukiak barneratzen lagundu dezakeen bideo pila bat. Eta hain laburra den hilabete honetan neguaren bukaerari hasiera ematen dioten festak ospatuko ditugunez, inauteriei buruzko ipuin eder asko ekarri dizkizuegu eta asko animatuko zaituzten kantu aski ederra. Gozatu!

 

📺 Marrazki bizidunak

Dragoi bola

Tximino isatsdun Gokuren abenturekin manga bat sortu zuenean, nekez imajinatuko zuen Akira Toriyama ilustratzaileak Makusik berreskuratu duen animeak ze arrakasta izango zuen gurean eta zenbateraino lagunduko zuen euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten zabalkundean.

 

📽️ Pelikula

7.ipotxa

Makusira iritsi berri den pelikula honetan Loti Ederrak bezala, Rose printzesak hatza ziztatzen duenean, Bobo izeneko ipotxak bere sei lagunekin etorkizunera bidaiatzea erabakitzen du, bere printzesa salbatzeko eta bere erreinua ehun urteko loalditik esnarazteko.

 

🎙️ Podcasta

Benetan zabiz

Boladan jarri zirenetik, asko sortu dira baina oso gutxi dira gazteei umorez hitz egiten dien podcast honek bezala ehun atal bete dituztenak eta zifra hori ospatzeko Malen Altunak eta Aitziber Gradosek Julen Telleria gonbidatu zuten programara, aktorea, aurkezlea eta… laguna.

 

💻 Hezkuntza

Ikusgela

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektu honen helburua bideo pedagogikoak egitea da, bereziki hezkuntzan behar diren edukietan sakontzen dutenak, filosofia, literatura, ekonomia edota ingurumena bezalako gaietan.

 

📚 Ipuinak

Herri inauteriak: haurrentzako ipuinak

Euskal mitologiarekin egin zuten bezala, Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde egileek eta Aitziber Alonso ilustratzaileak inauterietako tradizioak haurrei azaltzeko liburua osatu dute, jakin dezaten Hartza eta Mari Trapu nor diren edo joaldun eta momorrotxoek zer adierazten duten.

 

  • Inauteriak hasteko gogoz? Mozorroak prestatzen dituzuen bitartean, “Inauteriak” entzun dezakezu, Gorka Urbizuk Ene Kantak proiekturako egindako kantua.

 

📙 Komigintza

Komikiekin mintzoan Kux-Kux

8 urtetik aurrerako irakurleak komikien mundura hurbiltzeko otsailaren 21ean hasi eta apirilean bukatuko den 3 saiotako tailerra egingo da Donostiako Liburutegi Nagusian eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko idatzi dezakete haurliburutegia@donostia.eus helbidera.


Zein da zure erreakzioa?