LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko urtarrileko gomendioak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko urtarrileko gomendioak

2 min.

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko urtarrileko gomendioak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok: 

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak. 

Urtarrilean, zuzeneko musika maite duzuenok euskal talde ezagun askoren kontzertuak dituzte aukeran, dela jaialdi berri baten bati ongietorria emateko, itzulera bira bat bukatzeko edo musikari agur esateko. Nahiago baduzue etxean geratu, era guztietako gomendioak ditugu. Primeran plataformak 80ko hamarkadan kultuzko bihurtu zen telesaila estreinatu du, eta Anjel Lertxundik Anjel Lertxundirena ez den hiztegi gogoangarri bat argitaratu du. Horrez gain, literaturaren historia aldatu zuten ipuinen bilduma zirraragarri bat ekarri dizuegu eta zuen hizkuntza gaitasunak hobetzen laguntzen jolas bat ere bai, probatzen duzuenok utzi ezingo duzuena. 

 

🎤 Kontzertuak

Urtea zuzeneko musikaren hasteko aukera ugari daude, eta hainbat lekutan, Bilboko Kafe Antzokian Kerobiak joko baitu urtarrilaren 18an, Negu Fest jaialdiaren baitan; hilaren 18ean, berriz, Iruñeako Gayarren itzulera biraren azken kontzertua emango du Errobik, eta otsailaren 1ean, Bilbao Arenan, 18 urteko ibilbideari agur esango dio Esne Beltzak.

 

📺 Telesaila

Gazteak 

Ingalaterrak punkaren iraultza eta Thatcherren kontrairaultza bizi zituenean, punkiak, hippiak eta yuppiak elkarrekin bizitzen jarri zituen BBCk kultuzko bilakatuko zen telesail batean eta orain, komedia ausart, probokatzaile eta surrealista hori Primeran plataforman ikus daiteke. 

 

🎙️ Podcasta

Elkano

Munduaren historian ez da egongo Juan Sebastian Elkano baino euskaldun ezagunagorik baina munduari bira eman zion lehen espedizioko kapitaina ezezaguna da euskaldun gehienentzat eta bere historia ezagutzera ematea da, hain zuzen, audio liburu honen helburua.

 

📙 Saiakera

Berbelitzen hiztegia

Bere alter ego Berbelitzen bizitza osoko oharrekin ezagutza eta maitasun eredu den liburua idatzi du Anjel Lertxundik, hizkuntzarekiko eta literaturarekiko interesa duen edonorentzat ezinbestekoa, edozein orrialdetatik hartuta ere, irakurtzen segitzeko gogoa ematen duena.

 

📖 Ipuinak

Kontakizunak

Literaturaren historian idazle gutxik izan dute Edgar Allan Poeren mailako eraginik, euskarara ekarritako ipuin hordigarri hauetan ikus daitekeen moduan, Poerekin hasten baitira XX. mendea konkistatu zuten korronte literariorik oparoenak, genero beltza eta fantastikoa.

 

🎲 Jolasa

Berbaxerka

Abaraskan agertzen diren hizkiak erabilita eta erdian dagoena derrigor hartuta, Euskaltzaindiak onartutako hiru letratik gorako hitzak sortzea, hori da hizkuntza gutxituetako hiztunen artean, tartean, euskara ikasle askoren artean, arrakasta ikusgarria lortu duen jolas honen helburua.


Zein da zure erreakzioa?