Hartu parte Lilatoian: emakumeen herri-lasterketarako 6 zenbaki zozkatzen ditugu

Hartu parte Lilatoian: emakumeen herri-lasterketarako 6 zenbaki zozkatzen ditugu

2 min.

Hartu parte Lilatoian: emakumeen herri-lasterketarako 6 zenbaki zozkatzen ditugu

Hauek dira zozketaren irabazleak:
  • Miren Larrañaga
  • Inmacu Ortiz de Zárate
  • María Isabel Portillo Villares
  • Asun Huarte Lacabe
  • Nagore Huegun Ibarbia
  • Arantxa Kortabitarte García
Errealitate bat da: hedabideetan, emakumeek egiten duten kirola ez da gizonezkoena bezainbeste ikusten. Edozein egunkaritako kirol-orrialdeak irakurri eta edozein telebista edo irratitako albiste-programak entzun besterik ez dago horretaz konturatzeko.

Halere, martxoaren 1ean protagonismo guztia emakumeei ematen dien kirol-jarduera bat egingo da, eta haren bidez, emakumeek kirola egiteko duten gaitasuna aldarrikatu eta horien ahalegina bistaratuko da. Lilatoia da Club Atlético San Sebastián kirol-taldeak duela 26 urtetik Donostian antolatzen duen emakumeen lasterketa, eta aurten ere LABORAL Kutxaren babesa izango du.

Lasterketaren ezaugarriak

Egun horretan bi lasterketa egiten dira: bata, Lilarroll irristailu-lasterketa, 10:50ean abiaraziko da Boulevardetik, eta bestea, 11:00etan, lasterketa korrika egin nahi dutenentzat. Bi lasterketa horietan 14 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete, junior (25 urtera arte), senior (45 urtera arte), beterano (59 urtera arte) edo 60 urtetik gorakoen kategorian. Bost kilometroko ibilbidea da, eta Lilatoiaren web-orrian prestakuntza-taula bat eskaintzen da korrikalari berrientzat. Orri horretan beharrezko informazio guztia eskaintzen da, baina Facebook eta Twitter bidez ere irakur daitezke azken albisteak. Izena emateko epea irekita dago dagoeneko, Kirol Proben web-orrian, baina parte hartu nahi baduzu, zenbakia doan lor dezakezu. Izan ere,  lasterketan parte hartzeaz gain, 6 zenbaki oparituko ditugu.

Hartu parte zozketan

Inprimakian zurekin harremanetan jartzeko datuak bete eta zozketan parte hartuko duzu. Irabazlea zu izanez gero, denbora nahikoarekin jakinaraziko dizugu, zure zenbakia hartu eta martxoaren 1eko 5 kilometroak lasterka egin ditzazun.

[gform form='https://docs.google.com/forms/d/1XJbzBr-_LVOKcIc5CkR0lI-1fPOe1sVu95gUwdyewcI/viewform']

Zer diozu? Martxoaren 1a oso modu berezian ospatu nahi duzu?

cartel-principal EU


Zein da zure erreakzioa?