Heziketaren mugak, ‘Elkarrizketak’ zikloan

Heziketaren mugak, ‘Elkarrizketak’ zikloan

1 min.

Heziketaren mugak, ‘Elkarrizketak’ zikloan

Azaroaren 13an, asteazkenean, izango da LABORAL Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketen VI. zikloaren hirugarren eta azken topaketa. Ohi bezala, hitzordua 19:30ean izango da, Donostiako Londres Hotelean.

Azken elkarrizketa Alberto Ruiz de Alegríaren (psikologoa eta nerabeentzako arretarako Norbera Programako familia-alorreko arduradunaren) eta Arantxa Lekuonaren (Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ginegologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruaren) eskutik etorriko da. “Heziketaren mugak, nerabetasunaren gatazkak eta arriskuak” elkarrizketan, nerabezaroa ulertzen ahaleginduko dira, testuinguru soziala eta hezkuntzaren ardatz nagusiak aztertuz.

Elkarrizketak zikloko gainerako jardunaldietan bezala, sarrera doan da eta mundu guztiak du eztabaidetan parte hartzeko aukera. Halere, toki arazoa dela eta, ezinbestekoa da aurretiaz joateko asmoa baieztatzea. Horretarako, antolakuntzarekin jarri behar da harremanetan, 943007359 telefono-zenbakira deituz (08:00etatik 14:00etara) edota posta elektronikoz bestela: elkarrizketak@komunikazioa.org.


Zein da zure erreakzioa?