Hirien Nazioarteko Eguna: Hiri-inguruneak hobetzeko aholkuak

Hirien Nazioarteko Eguna: Hiri-inguruneak hobetzeko aholkuak

4 min.

Hirien Nazioarteko Eguna: Hiri-inguruneak hobetzeko aholkuak

Urriaren 31n Hirien Nazioarteko Eguna ospatzen da. 8.000 milioi pertsona inguru bizi gara planetan, gehienak berotegi-efektuko gasen eta CO2 isurien parte handi bat sortzen duten hiri-inguruneetan, eta baliabideen erabileraren % 60 baino gehiago kontsumitzen dute. 2030 Agenda mahai gainean jarrita, 11. zenbakidun Garapen Jasangarrirako Helburua hiri inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izatea da. Nola lagun dezakegu denok kausa honetan?

Klima aldaketaren ondorioz, tenperatura altuz, lehortez, sutez, ekaitzez eta DANAz betetako uda eta ohi baino urri udatsuagoa bizi izan dugu. Beraz, kutsadura eta karbono-aztarna murrizten saiatu behar dugu, arnasten dugun airearen kalitatea hobetzeko. Hona hemen hori lortzeko aholku batzuk.

 

Mugikortasun jasangarria

Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak aukera ona dira, baina, zoritxarrez, garestiegiak dira oraindik. Beraz, komenigarria da oinez mugitzea edo bizikleta erabiltzea hiriko joan-etorrietarako. Enpresa askok hainbat modutan sustatzen dute beren langileen artean. Garraio publikoa ere alternatiba bat da, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak 2022tik prezio erdian jaitsi ditu zenbait zerbitzuren tarifak: metroa, trena, tranbia eta funikularra.

Enpresa, langile edo ikasle askok ibilgailua partekatzearen aldeko apustua egiten dute, erregaiaren eta bidesarien bidez kostuak aurrezteko. Elkarlanerako modu erraz eta erosoa, ikaskideen artean sozializatzeko aukera ematen duena.

 

Superetxadiak

Hiri-espazio berri horiek trafikoa birbideratzen duten eraikin-blokeen multzoak dira, oinezkoentzako guneak sortzeko, bertako bizilagunen bizikidetza errazteko. Bereziki bizitegi-auzoetarako eta oinezkoek autoari lekua berreskuratzeko pentsatuta daude, haurrak bereziki, kalean istripuetarako arriskurik gabe jolastu ahal izan dezaten.

 

Murriztu, berrerabili eta birziklatu

Herritarrek alferrikako produktuen kontsumoa murrizten saiatu behar dute, balio gutxi ematen dutelako eta kutsadura gehiago sortzen dutelako. Pentsatu erosi aurretik eta eskaintzen tentaldian erori aurretik. Aldi berean, lehendik dituzun produktuak berrerabiltzen saiatu behar duzu, eta, ahal izanez gero, konpontzen. Hala ez bada, edukiontzi egokian birziklatu behar dituzu, gero materiala aprobetxatu ahal izateko.

 

Zero Kilometroa

Guztioi gustatzen zaigu urte osoan tomateak jatea edo ahuakatea etxetik gertu aurkitzea, baina sasoiko eta zero kilometroko elikagaiak erosten saiatu behar dugu. Horrela, murriztu egiten da zenbait produktu distantzia luzera garraiatzea eta barazkien laborantza beren garaitik eta habitat naturaletik kanpo, horrek plantazioetan ur gehiago kontsumitzea eta garraiatzeko erregai gehiago erabiltzea dakar.

 

Parkeak eta lorategiak

Hiri berde berriek berdegune asko izan behar dituzte. CO2 xurgatzean eta oxigenoa sortzean birika gisa jarduten duten parkeak eta lorategiak ez ezik, tenperatura altuak jaisten laguntzen dute ere bai. Zuhaitzek sortzen duten itzala edozein olana, teilatu edo kupularena baino naturalagoa eta osasuntsuagoa da; beraz, etorbide handiek eta asfaltoz betetako espazioek landaredia behar dute bizigarriagoak izateko.

 

Eraikin jasangarriak

Eraikuntza berriko etxebizitza askok kanpoko tenperatura baliatzen dute beren burua erregulatzeko eta eraginkortasun energetikoa handitzeko. "Passivhaus" deiturikoak (etxe pasiboak) barnealdeko baldintza atmosferiko idealak mantentzeko sortutako etxebizitzak dira, ohiko etxebizitza batekin alderatuta % 70 eta % 90 arteko energia aurreztea lortuz.

 

Energia berriztagarriak

Gero eta ohikoagoa da hiriguneetan eguzki-panelak dituzten farolak ikustea, goizeko eguzkiaren argia aprobetxatzeko eta gauez argiztatzeko. Era berean, errota eolikoak, sistema geotermikoak eta aerotermikoak gure hirietan zehar hedatuko dira energia merke eta garbia sortzeko.

Bidaiatzean turista jasangarriak izaten saiatzen garen bezala, gure hirian ere antzera jokatzeaz arduratu behar dugu. Horrela bakarrik lortuko ditugu hiri-ingurune bizigarriagoak eta gutxiago kutsatuak. B planetarik ez dagoelako, klima aldaketaren aurkako borroka guztion kontua da.

LABORAL Kutxan lanean ari dihardugu gure ingurumen-inpaktua murrizteko. Gure nazioarteko aliantzen, gure jasangarritasun-politikaren ardatzen, finantza jasangarrien aldeko apustuaren, gure ingurumen-politikan ezarri ditugun mugarrien, gure bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuen bidez, ingurumen-inpaktua murrizteko aukera izan dezaten, eta ingurumenarekin lotutako beste ekimen batzuen bidez egiten dugu hori.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Jasangarritasuna