Ez gaude txantxetarako: bidali gustuko duzun ibilbide gogorra eta irabazi LABORAL Kutxaren ekipamendu bikain bat
2019-12-05
Ez gaude txantxetarako: bidali gustuko duzun ibilbide gogorra eta irabazi LABORAL Kutxaren ekipamendu bikain bat
LABORAL Kutxaren ekipamendu bat —maillota, txanoa eta bidoia— irabazi nahi duzu? Hilero bezala, saria eramateko aukera izango duzu gure ibilbideen lehiaketari esker.
Lehiaketa aldapan gora
Orain arte txirrindularitzan hasteko ibilbideak eskatu dizkizuegu. Maila edo prestakuntza berezirik gabe egiteko modukoak. Oraingoan maila bat gora egingo dugu, eta zuen entrenamendu-plan gogorretarako aukeratzen dituzuen ibilbide zailak bildu nahi ditugu. Ez dugu ibilbide luzeegirik eskatzen, baina bai malda eta arranpa pikoak dituzten errepideko edo mendiko ibilbideak, gorriak ikusarazi eta gure gorputzeko energia guztia erabiltzera behartzen gaituztenak. Hankak leher eginda uzten dizkiguten horietakoak.Aurrekoetan bezala, oraingoan ere ibilbide irabazle bakar bat aukeratuko dugu, baina guk jarritako baldintzak betetzen dituzten guztiak sartuko ditugu gure Wikiloc profileko zerrendetan. Dagoeneko 60 ibilbide baino gehiago bildu ditugu hiru zerrendetan: hasierako ibilbideak, familiarekin egitekoak eta paseatzeko ibilbideak. Ibilbide horiek asebetetzen ez bazaituzte, zaude lasai, zerrenda gehiago sortzen joango baikara, era guztietako zaleak kontuan hartuta.
Nola parte hartu lehiaketan?
Oraindik parte hartu ez baduzue, hilabete honetako lehiaketan partaide izateko modua azalduko dizuegu. Aipatutako ezaugarriak betetzen dituen ibilbide bat bidali behar diguzue .gpx fitxategian, bestetik ez. Bi bide dituzue zuen proposamena bidaltzeko: posta elektroniko bidez laboralkutxa@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 677 662 867 telefono-zenbakira.Gogoratu oraingoan ibilbide gogorrak nahi ditugula, kontua zailtzen ari da… Zorte on!
Zein da zure erreakzioa?