Inoiz ez da berandu. Etapa bat, konpromiso bat. Edurne Ruiz de Arkaute

Inoiz ez da berandu. Etapa bat, konpromiso bat. Edurne Ruiz de Arkaute

2 min.

Inoiz ez da berandu. Etapa bat, konpromiso bat. Edurne Ruiz de Arkaute

Edurne Ruiz de Arkautek, komunikazioaren arloko profesionalak, 22 urte zituela, inbidiaz begiratzen zion orain senarra denari, 9 urte zituenetik txirrindulari amateurra baita. «Zergatik ezin dira emakumeak bizikletan ibili?», pentsatzen zuen Edurnek.

Euskadin emakume askok jartzen du egoera hori agerian, familiaren, lanaren eta aisiaren arteko kontziliazioak ere sustatzen duen egoera, alegia. Dena den, jarraitu beharreko eredua da Edurne; izan ere, kirolak eta, zehazki, txirrindularitzak asko lagun diezaieke emakumeei bizitzan dituzten ardura eta mendekotasun handiak gainditzen.

Edurnerentzat dena aldatu zen 38 urterekin, 4 eta 6 urteko bi haur zituenean, bere buruari aukera bat ematea eta bere ametsetako bat betetzea erabaki zuenean: bi gurpiletara igotzea. Amaia Martiodak (nutrizionista, txirrindulari profesional ohia eta orain Edurneren laguna) azken bultzada hori eman zion, segurtasun-ezak eta zalantzak alde batera utzi eta bizikletan ibiltzera ausartu zedin.

Bizikletan ibiltzeko lehen aukera Urtegiaren Bira izan zuen, Gasteizen, bere hirian. Ullibarriko urtegiaren inguruko ibilbide bat da; Arabako ehunka txirrindulari egunero joaten dira ingurune horretara. Familiaren eta She Is Cycling taldearen laguntzarekin, Edurnek 10.000 kilometro pilatu ditu hanketan: 25 kilo gutxiago, irribarrez beteriko ehunka egun, hamaika abentura, eta Irune Marauri eta beste hainbat lagun, kaskoa edo kaskorik gabe familia moduko bat direnak.

Bizikletak familia, balioak eta bere burua ulertzeko beste modu bat eman dio Edurneri. Bere buruaren mugak gainditzen dituen pertsona bat da, Euskadin egoera berean dauden emakumeentzat eredugarria. LABORAL Kutxan, Etapa bat, konpromiso bat ekimenaren bidez, Euskadi kirol-kultura duen lurraldea dela erakutsi nahi dugu, eta, batez ere, etorkizuna eraikitzeko helburua daukagu, kolektibitatea, hobetzeko grina, ahalegina eta beste balio batzuk oinarri hartuta, gizarte-kohesioa indartzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sendotzeko.

Ezagutu Edurne Ruiz de Arkauteren istorio osoa eta Etapa bat, konpromiso bat ekimeneko  gainerako istorioak. Txirrindularitzarekiko pasioak mugiarazten dituen eta pasio hori aldaketarako, gizartea eraldatzeko eta etorkizuna eraikitzeko tresna gisa erabiltzen duten pertsonen bizipenen berri izango duzu.

https://youtu.be/ReF9M5a3kWQ


Zein da zure erreakzioa?