Irabazi Lilatoian parte hartzeko zozketatzen dugun 4 dortsaletako bat eta parte hartu emakumeen lasterketa herrikoian

Irabazi Lilatoian parte hartzeko zozketatzen dugun 4 dortsaletako bat eta parte hartu emakumeen lasterketa herrikoian

2 min.

Irabazi Lilatoian parte hartzeko zozketatzen dugun 4 dortsaletako bat eta parte hartu emakumeen lasterketa herrikoian

Hauek dira irabazleak:
  • Ainhoa Intxausti Jaio
  • Luisa del Ama Aramburu
  • Ester Lois
  • Ruth Gutsens Lizarreta
Zorionak!

Lilatoirako zozketatzen dugun 4 dortsaletako bat doan lortu nahi duzu? Egin klik goiko inprimakian eta eman zure datuak. Irabazle suertatzen bazara, geu jarriko zara zurekin harremanetan jarriko gara dortsala nola jaso azaltzeko.

Aurreko bi urteetan egin genuen eta aurten ere egingo dugu. Lilatoiaren babesleak gara: duela 28 urtetik Donostian antolatzen duten emakumeen lasterketa da. Komunikabideetan emakumeen kirola ikusgarri bilakatzea eta adin guztietako emakumeak kirola egitera animatzea du xede herri-lasterketa horrek. Eta pozarren babesten dugu oinarrizko kirola, duela hamarkada batzuk hasi ginen horretan, eta baita genero-berdintasuna ere, gure eguneroko lanean funtsezko oinarrietako bat baita.

Lasterketa erraza da, 5 kilometrokoa, eta antolatzaileek web-orrian azaltzen dituzten jarraibideak lagungarri izango zaizkizu entrenatzeko. Ibilbidea ere ikus dezakezu bertan. Hiriaren erdigunea zeharkatuko du, 10:30etan Boulevardean hasita. Aurretik, 09:30ean, berotze-saioa izango da. Gogorik baduzu, ez dago aitzakiarik: ibilbide erraza, hiri-paisaia paregabea, giro bikaina eta zeure burua martxan jartzeko aukera ederra. 1990an Koordinadora Feministak antolatu zuen lehen Lilatoia sarien berdintasuna erreibindikatzeko, eta lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izateko. 20 urte igaro dira eta lasterketa sendoa eta ezaguna bihurtu da eta emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatu da.

Bete duzu jada zure inprimakia? Martxoaren 5an, zain izango gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?