Irribarreak ekartzen dizkigun bost onura
2022-09-26
Irribarreak ekartzen dizkigun bost onura
Oporretatik itzultzea ez da inoiz erraza izaten, ikastetxera edo bulegora itzultzen garela ere, baina edozein lani hobeto ekiten zaio irribarre batez. Badakigu eguzkiak bitaminak ematen dizkizugula eta kirola egiteak gure osasuna hobetzen duela, baina jende askok ez daki zein diren irribarre egitearen onurak gure organismoarentzat. Aldarterako estimulu bat eskaintzeaz eta ikusten gaituztenei poza eragiteaz gain, lagungarria zaio gure gorputzari zenbait substantzia askatzeko, hala nola endorfinak, eta horrek onurak eragiten dizkio osasunari. Aurpegi-keinu horrek gaztetu, oxigenatu, garbitu eta estresa ezabatzen du, umorea orekatzen du, digestioa hobetzen du, denbora gehiagoz biziarazten du eta, jakina, gizarte-harremanak hobetzen ditu. Nola liteke hori guztia?
Min fisiko eta emozionala gutxitzen du
Ez dago irribarrea baino sendagai natural hoberik. OMEren arabera, gaixotasun arrunt gehienek jatorri psikosomatikoa dute, eta horrek esan nahi du pertsona bakoitzak estresari, gatazkei eta frustrazioei aurre egiteko duen moduak eragina izan dezakeela gure osasunean. Jarrera positibo bat edukitzea, erremedio hutsezina ez bada ere, lagungarria da arazo fisiko eta emozionalak arintzeko. Optimismoa, poza eta, horrenbestez, irribarre egitea lagungarriak dira oinarrizko min batzuk sendatzeko, medikura eta farmaziara zertan joan gabe. Eta doan!
Gorputzaren oxigenazioa hobetzen du
Ahoko zenbait gihar lanean jartzeaz gain (eta sabelekoak ere bai, barre bihurtzen bada) arnasketa sakona sustatzen du irribarreak eta lagungarria da biriketako aire biziatua aterarazteko, oxigeno berria emanez gorputzari eta garunari. Bururatzen zaizu gure birikak garbitzeko eta aireztatzeko modu atseginagorik?
Tentsioa gutxitzen du
Azterlan zientifiko askok azaldu dituzte (irri)barrearen abantailak. Zenbaiten ustez egunean hamar eta hamabost minutu bitarte barre egitea lagungarria da gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko. Efektu hodi-zabaltzailea indartzen du eta odol-fluxua gehitzen du horrek. Jarduera fisiko moderatu bat egitean lortuko liratekeen emaitzen antzekoak dira emaitza horiek, eskaileretatik hiru solairu igotzearen pareko, adibidez. Baina izerdirik bota gabe.
Umore onaren terapia
Irribarre egiten dugunean, garuna estimulatzen dugu endorfinen –hau da, zoriontasunaren hormonaren– dosi handiak produzitu ditzan, eta haien funtzio analgesikoak minaren pertzepzioa murrizten du, horrek ongizate orokorreko sentsazio bat eragiten duelarik. Gainera, serotonina-mailak ere gehitzen ditu, hau da, umore ona eragiten duen eta estresaren aurka egiten duen neurotransmisorearen mailak. Dopaminaren produkzioa ere sustatzen du, umore onerako lagungarria den beste substantzia batena, hain zuzen ere. Aldi berean, kortisol substantziaren produkzioa inhibitzen du, “estresaren hormona gisa” ezagututako substantziarena.
Poza kutsatzen du
Irribarrea kutsagarria da. Pentsatu ezazu: irribarre egiten dugunean, ezezagun bati bada ere, beste irribarre bat jaso ohi dugu. Pertsona bat pozik badago, harekin daudenek ere zoriontsu sentitzeko probabilitate gehiago dituzte. Hau da, zuri hobeto egoten laguntzeaz gain, zure inguruko jendearengan ere efektu positiboa du.
Arrazoi horiek guztiak direla-eta, pena da urteak aurrera egin ahala gure irribarrea galtzea. Hori saihesteko, Sanitas Osasun Gehiago asegurua eskaintzen dizu LABORAL Kutxak, zure osasuna zaintzen duen eta hortz-estaldura daukan zerbitzua, zure irribarre eder hori inoiz desagertu ez dadin.
Zein da zure erreakzioa?