
Itxiera fiskalari buruzko jardunaldia: nola optimizatu zerga-ordainketa
2011-12-09
Itxiera fiskalari buruzko jardunaldia: nola optimizatu zerga-ordainketa
Consulting PROk, Euskadiko Kutxak autonomo eta negozio txikientzat eskainitako aholkularitza-zerbitzuak, zerga-ordainketaren optimizazioari buruzko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia abenduaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo da, Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Derion.
Jardunaldiak izaera praktikoa izango du batik bat, 2011ko ekitaldi fiskalaren itxierari begira kontuan hartu beharreko funtsezko giltzak ardatz hartuta. Hiru helburu izango ditu:
- 2011ko itxiera fiskalari begira erabaki zuzenak hartzea.
- Fiskalitateari buruzko oinarrizko alderdiak ezagutzea, kontabilitate- eta zerga-itxiera egitean kontuan hartzeko.
- Hurrengo aldaketa fiskalei aurrea hartzea, indarreko legediaz baliatzeko xedez.
Programa
- Kontuan hartu beharreko printzipio orokorrak.
- Egin beharreko doikuntzak.
- Dauden kenkariak eta hobariak.
- Datorren urterako iragarritako araudia eta aldaketa fiskalak.
Egutegia
Iruñea
- Eguna: astelehena, abenduak 12.
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Euskadiko Kutxaren lurralde-egoitza (Arcadio Maria Larraona kalea, 1).
Derio
- Eguna: astelehena, abenduak 12.
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Apaizgaitegi zaharreko hotela, Lezama aretoa: Derioko Apaizgaitegia-Arteaga Centrum eraikina (Larrauri kalea, 1).
Bilbo
- Eguna: asteartea, abenduak 13.
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Bultz-Lan Consulting-en bulegoa (Aretxabaleta kalea, 1, 5. solairua, Bilbo).
Vitoria-Gasteiz:
- Eguna: asteazkena, abenduak 14.
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Euskadiko Kutxaren lurralde-egoitza (Dato kalea, 14).
Donostia
- Eguna: osteguna, abenduak 15.
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Euskadiko Kutxaren Groseko sukurtsala (Secundino Esnaola kalea, 5).
Izen-emateak
Mintegiak doakoak izango dira Euskadiko Kutxako bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesatuta bazaude, informazio gehiago eskatu edo ikastaroetan izena eman dezakezu, telefono honetara deituz: 9000 100 240 edo e-posta bat helbide honetara bidaliz: consultas@consulting-pro.org.
Zein da zure erreakzioa?