JARRI ZURE OSASUNA MARTXAN
2020-04-16
JARRI ZURE OSASUNA MARTXAN
Kirola, atsegina ez ezik, lagungarria ere bada geure burua zaintzeko.
Kirola egiten hasteko, motibazio handia behar dugu: geure burua zaintzeko motibazioa, hain zuzen. Kirolak oso eragin onuragarriak ditu gorputzean, bai fisikoak bai psikologikoak. Gainera, gaur egun, are garrantzi handiagoa hartu du kirolak: osasuna indartzeko duen ahalmen handia dela eta, oso lagungarria da bizi dugun osasun-egoerari hobeto aurre egiteko.Astean zenbait aldiz ariketa pixka bat eta dieta osasungarria egitea nahikoa da gaixotasunak saihesteko, gure defentsak sendotzeko eta norbera hobeto sentitzeko. Hori adin guztietan gertatzen da, gainera. Kirolak lagundu eta babestu egiten gaitu, eta haren onurak agerikoak dira:
- Osasun kardiobaskularra hobetzen du.- Pisua kontrolatzen laguntzen du, kaloriak errez eta metabolismoa hobetuz.
- Biriken ahalmena handitzen du.- Muskuluen indarra eta erresistentzia handitzen ditu.- Estresa arintzen du.- Kolesterola kontrolatzen laguntzen du: LDL kolesterola (txarra) murriztu eta HDL kolesterola (ona) gehitzen du.
- Sistema immunologikoa indartzen du.- Eta loa hobetzen du.
Kirola egiten hastea erabakitzen baduzu, oinarrizko arau batzuk hartu behar dituzu kontuan lehenik eta behin: berotu martxan jarri aurretik, lesioak saihesteko; joan pixkanaka, ez bortxatu gehiegi zure gorputza; hidratatu beti ariketa egiten duzun bitartean; amaitzen duzunean, eman minutu batzuk gorputza luzatzen; eta, batez ere, gogoratu bakarka zein taldeka egin dezakezula.
Kirola etxean egiten baduzue, eguneroko ariketa-errutina bat har dezakezue: flexioak, abdominalak, sentadillak eta abar. Hasi pixkanaka eta zoazte errepikapenak gehitzen. Interneten onlineko hainbat eskola daude zuen ariketa-taula gidatzeko. Musikaren erritmora mugitzea gustatzen bazaizue, dantza aerobikoen eskola-mota asko aurki ditzakezue; zumba, adibidez.
Eta inoiz huts egiten ez duen ariketa honako hau da: etxeko eskailerak oinez igo eta jaistea. Eskaileraz eskailera, ariketa asko egingo duzue.
Aire zabaleko kirola egiten baduzue, une egokia izan daiteke hainbeste gustatzen zaizuen kirol hori egiten hasteko (edo hari berriro ekiteko): txirrindularitza, igeriketa edo lasterketa. Kirol guztietan bezala, zoazte ahalegina pixkanaka handitzen. Astean txango bat egitea ere plan on bat izan daiteke. Aire garbiz inguratutako bideak, paisaiak eta mendiak sekulako pizgarriak izan daitezke. Horrelako irteeretan eraman beti elikagai egokiak eta saihestu bero handiko orduak.
Herri edo hiri bat ere entrenatzeko eremu egokiak izan daitezke. Ibili oinez haietan zehar. Utzi autoa alde batera. Hartu denbora jarduera horretarako eta, ariketa egiteaz gain, ondo pasatuko duzu. Gainera, hiri batzuetan udal-bizikleten zerbitzua eta kaleko kirol-instalazioak daude ariketa egiteko. Eta txakurra baduzu, oso erraza duzu ariketa egitea. Planifikatu ibilbide batzuk; ondo etorriko zaizkizue bioi.
Ez itxaron gehiago. Jantzi zapatilak eta jarri zure osasuna martxan.
Zein da zure erreakzioa?