2 min.

Joan zen ostegunean gertatu zen Bilboko gure egoitzaren teilatu lauan, Areatza erdi-erdian. Ordu batzuetan zehar gure inguruko blog interesgarrienetako batzuen egileak gure artean izateko pribilegioa izan genuen. Horiek guztiek uztailean antolatutako blogarientzako espedizioan parte hartu zuten. Aldi berean, gure web orria berria birdiseinatu eta online banka berria abian jarri genituen. Horren bidez gailu mugikorrentzako aplikazio berritu bat merkaturatu genuen. Blogosferara hurbiltzeko aukera Gaur egun igorleen kopurua ugaritu izanak definitzen du komunikazioa. Lehen, komunikabide batzuek bakarrik ematen zuten milioika irakurlerentzako informazioa, baina amaitu dira egun horiek. Orain, milioika pertsonak beren komunikabidea dute, sare sozialei eta blogosferak publiko orokorrarengana iristeko eskaintzen dituen aukerei esker, bitartekorik gabe eta oso teknologia irisgarriak erabiliz. laboralkutxa.com web berritua merkaturatu genuenean oso zaletasun desberdinak dituzten egileen ehun horretara gerturatu nahi izan genuen, horietako asko adituak baitira bere interes-eremuetan; horrela, horiek gertuagotik ezagutu, eta aldi berean, gu hobeto ezagutzea eta beren iritziak entzutea zen gure asmoa. Hori dela eta, blogarientzako espedizioa bururatu zitzaigun, eta esperientzia original horrek oso pozik utzi gaitu. Oso espedizio berezia Abentura horretan parte hartu duten espedizionarioek honako bi baldintza hauek bakarrik bete behar zituzten: blog bat izatea eta Euskadin edo Nafarroan bizitzea. Hautatuek –zoritxarrez ez ziren izan nahi genituen guztiak, pertsona askok agertu baitzuten interesa– parte hartzeko jarraibideak jaso zituzten postaz, baita boligrafo bat eta wearable eskumuturreko bat ere, opari gisa. Hortik aurrera, infografia bateko jarraibideak bakarrik bete behar izan zituzten URL sekretu bat aurkitzeko. Eta irabazleak? Web orri misteriotsura besteak baino lehen sartzea lortu zuten lehen hamar espedizionarioak izan ziren. Harrera Areatzan. Baina ez irabazleak bakarrik. Joan zen ostegunean, abentura berezi horretan parte hartu zuten guztiak gonbidatu genituen beraientzat antolatutako koktelera, eta egia esan, asko poztu gintuen gure gonbita onartu izanak. Ordu batzuetan zehar, Interneten beren jarraitzaileen eskura –horien artean gaude gu ere– jartzen dituzten eduki interesgarriei buruz hitz egin ahal izan genuen beraiekin, batez ere, LABORAL Kutxan, oro har eta blog honetan bereziki, gehien kezkatzen gaituzten gai horietako bati buruz: komunikazioari buruz. Gure bezeroei entzun eta horiei zer garen eta zer egiten dugun komunikatu nahi diegu ahalik eta modu garden eta argienean. Gainerakoekin komunikatzeari horrenbesteko denbora eta talentua eskaintzen dioten pertsonen komunitate oso batekin egoteak gauzak hobeto egiten ikasteko aukera ezin hobea eskaini digu. Gure expedizioan parte hartu duten blogarien zerrenda luzea da. Hona horietatik nortzuk etorri ziren ostegunean gure gonbidapena onartuta: Ainhoa Lizaraga Vilota, Findechic blogaren egilea (bidaiak eta aisialdia); Batirtze Sáez eta Laura Caneiro ezkontzei buruz denak dakiten bi blogari; Mikel Agirregabiria, fisikaria, blog honen egilea eta behinolako argazkiak biltzen dituen Flickr honenar; Christina López gastronomiari buruzko blogaria; Elsa López Fernández, marketing eta social media kontuetan aditua; Erlantz Plaza, Android erabiltzaileentzat erreferentzia; Erlantz Uresti, gizarte sareei buruzko blog euskaldun honen arduraduna; Iñaki Murua, Botxotik ziberespaziora hitz egitne duena (hezkuntza kontuei buruz, gehien bat); Javier Perez, About Basque Countryren egilea; LuisMiVM, Interneteko bazterretan beti; Nuria García Robredo NuriLove blogaren egilea;  Sergio Serrano Esteban, Enredando En La Comunicación txokotxoaren arduraduna; Silvia Abril Fuentes, Silmariñecas bere irakurleentzat; Silvia Andrés Méndez -eta Germán Castañeda Elena bere bazkidea- beti Bilbon egiteko doako planak proposatzen ibiltzen diren blogariak; Fernán Diez, Interneten zer gertatzen den jakiteko irrikitan ibili ohi dena eta, azkenik, Unai Benito, Sareko marketing kontuetan aditua.


Zein da zure erreakzioa?