Ken Zazpiren hurrengo kontzertuen babesle gara, “Phoenicoperus” ikusteko sarrerak nahi?

Ken Zazpiren hurrengo kontzertuen babesle gara, “Phoenicoperus” ikusteko sarrerak nahi?

1 min.

Ken Zazpiren hurrengo kontzertuen babesle gara, “Phoenicoperus” ikusteko sarrerak nahi?

“Burutu dugun diskorik homogeneoena beharbada, organikoena, esperimentalena, freskoena”. Modu horretan hitz egiten dute Ken Zazpiko taldekideek egin duten azken lanari buruz. Phoenicoperus izena jarri diote estudioan grabatutako azkenari eta ia hogei urte Gernikan hasi ziren ibilbidean beste mugarri bat jarri dute, euskal musikan daramaten ibilbide arrakastatsuaren bidetik jarraituta. Urtearekin bat ekin diote gogo biziarekin hartu duten itzuliari eta ezin pozago gaude babesle garelako. LABORAL Kutxaren bezeroa bazara jasoko zenuen posta elektronikoz sarrerak doan lortzeko gonbidapena baina ez bazara edo bigarren aukera bat nahi baduzu, inprimakia betetzea besterik ez duzu. Zure datuak jarri behar dituzu eta ze kontzertutara joan nahi duzun esan. Bat baino gehiago aukeratu dezakezu, beti ere bloke geografiko desberdinetakoak badira (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba-Nafarroa, Besteak). Besterik ez. Zozketa egiten dugunean ezer irabazi baduzu geuk abisatuko zaitugu. Bien bitartean, hortxe dituzu Ken Zazpiren webgunea eta Facebook orrialdea, Phoenicoperus gozatzeko! Bukatzeko, ez utzi gure blogaren sarrerak irakurtzeari (Twitter zein Facebook bidez jarrai ditzakezu). Aurten ere ekingo diogu euskararen eta euskal kulturaren alde hasiera-hasieratik egin dugun apustuari, horixe baita gure izatearen parte garrantzitsuenetarikoa, eta apustu horrek beste hainbat aukera emango dizkizu zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko eta kulturaz gozateko.


Zein da zure erreakzioa?