Komunika zaitez LABORAL Kutxarekin seguru eta phishing arriskurik gabe

Komunika zaitez LABORAL Kutxarekin seguru eta phishing arriskurik gabe

3 min.

Komunika zaitez LABORAL Kutxarekin seguru eta phishing arriskurik gabe

Honen azpian ageri den mezuaren antzekorik jasotzen baduzu, ez fidatu, eta lehenbailehen ezabatu.

“Bezero preziatua:Atzeman dugu LABORAL Kutxan duzun kontura sartzeko zenbait saio susmagarri egin dituztela identifikatu gabeko pertsona batzuek. Hori dela eta, erabaki dugu zure kontuen jarduera etetea, behin-behingoz, segurtasun-neurri gisa. Kontuak berriro martxan jartzeko eta zure datu pertsonalak egiaztatzeko, sar zaitez esteka honetara. Ondoren, idatzi zure identifikazio pertsonala eta pasahitza.”

Benetakoa dirudi mezuak, ezta? Baina ez da egiazkoa, phishinga deritzon iruzurra baizik, zeinaren bidez pirata informatikoak zure kontuetara sartzen saiatzen baitira, finantza- edo zerbitzu-erakunderen baten itxurapean. Inoiz mezu horren antzekorik jaso baduzu, ohartuko zinen gauzak ondo egiten dituztela gaizkile informatikoek: iruzurtu nahi duten erakundearen logotipoa eta tipografia erabiltzen dituzte, eta benetako helbidearen oso antzekoa den beste batetik bidaltzen dituzte mezuak. Gogoan izan: benetan LABORAL Kutxarena baldin bada mezua, domeinuaren URLak laboralkutxa bakarrik jarri behar du, hau da, letra edo zenbaki erantsirik gabe.

Askotan, zaila izaten da ohartzea mezua iruzurra dela, baina piratek idatziak direla erakusten duten zenbait xehetasun ere aurki daitezke; akats ortografikoak eta idazkera desegokia, besteak beste. Informazio lagungarria duzu artikulu honetan erraz aurkitzeko phishinga eta iruzurrezko mezu elektronikoak.<0}

Nola egin aurre phishingari

LABORAL Kutxarekiko komunikazioetan phishingik ez jasateko, gogoan izan PERTSONALA dela, beti, zurekin dugun harremana; halaber, saiatu aholku hauek aintzat hartzen:

Ez eman INOIZ guri zure pasahitzak posta elektronikoz, eta ez saiatu gure Online Bankara sartzen mezu elektronikoetan ageri diren esteken bidez, gureak direla eman arren.  LABORAL Kutxak ez dizu inoiz eskatuko informazio hori, kasu honetan izan ezik: zuk zeuk deitzen baduzu telefono bidezko gure banka-zerbitzura (Telebanka).

Ez erantzun INOIZ datu pertsonalak edo finantzarioak eskatzen dizkizun mezu elektroniko bati, ezta LABORAL Kutxak bidalia badirudi ere.

EZ KONEKTATU Online Bankara hotel bateko ordenagailutik, taberna edo aireportu bateko WiFi-sare publikoetatik…; izan ere, oso erraza zaie pirata informatikoei sare horietan muturra sartzea.

Komunikazioaren egiazkotasunaz zalantzarik edo duda-izpirik baldin baduzu, ezer egin aurretik deitu LABORAL Kutxaren zure bulegora edo LABORAL Kutxaren Telebanka zerbitzuaren telefonora (94 428 67 71).

Arretaz begiratu egiazki gurea den baliatu nahi duzun webgune hori. Gogoan izan honela hasten dela URLa, zehazki: https://www.laboralkutxa.com. Gogoratu, halaber, URLak ez duela ez beste letrarik ez zenbakirik, eta giltzarrapo baten irudia duela nabigazio-barrak, leku seguruan zabiltzala adierazteko.

Zer egin phishingaren biktima baldin bazara

Iruzurrezko mezu elektronikoren bat jaso eta, nahi gabe, han ageri den estekaren bat sakatzen baduzu, ez deskargatu INOIZ atxikita daramatzan fitxategiak, kode gaiztoak edo ezkutuko programak garraia baititzakete, zure datu pertsonalak, erabiltzaile-izenak, pasahitzak eta gainerakoak lapurtzeko.

Berandu ohartu bazara iruzurraz eta, esate baterako, zure datuak formulario faltsu batean idatzi badituzu, salatu iruzurra eta jarri harremanetan gure Telebanka zerbitzuarekin, edo etorri LABORAL Kutxaren bulego hurbilenera.

LABORAL Kutxarekiko konexioak, arriskurik gabe

Zerrenda labur honetan dituzu LABORAL Kutxarekin seguru konektatzeko prestatu ditugun baliabide guztiak; erantsi, mesedez, zure ordenagailuko, mugikorreko edo tabletako, sare sozialeko edo telefono-zerrendako gogokoenen barrari.

 Online Banka Internet bidez konektatzeko, sakatu esteka hau.

Online Bankarako Android aplikazioa. Hemen duzu eskuragarri.

Online Bankarako iOS aplikazioa. Esteka honetan duzu eskuragarri.

  • Telebanka. LABORAL Kutxaren telefono bidezko bankara sartzeko, deitu 900 929 029 telefono-zenbakietara, edo 688.710.732 WhatsApp zenbakira.
  • Facebook: laboralkutxa
  • Twitter: @LABORALKutxa eta @LABORALKaixo
  • LinkedIn: LABORAL Kutxa
  • Instagram: laboral_kutxa
Gogoratu zure transakzio ekonomikoen segurtasuna bermatzeko egiten duela lan, egunero, LABORAL Kutxak, eta gure Segurtasun Atarian aurkituko duzula Internet bidezko zure eragiketa guztien segurtasuna bermatzeko informazioa.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia