Kontzertuan eta Irekita ziklorako 8 sarrera zozkatuko ditugu

Kontzertuan eta Irekita ziklorako 8 sarrera zozkatuko ditugu

2 min.

Kontzertuan eta Irekita ziklorako 8 sarrera zozkatuko ditugu

Irabazle pila badaude zozketa honetan. Haietariko bat zara? Egin klik esteka honetan eta jakingo duzu!

Kontzertu miresgarri bat entzun nahi duzu, puntako artistekin eta Gasteizko Santa Maria katedralak eskaintzen duen ingurune paregabean? LABORAL Kutxari esker, eskura daukazu.

Abian jarri dugun 8 sarreraren zozketan parte hartzea baino ez duzu eta, zortea baduzu, aurten «Kontzertuan eta Irekita» zikloan parte hartuko duten 5 artistetako bat ikusteko 2 sarrera lortuko dituzu. Sartu inprimakian, aukeratu gustukoena duzun kontzertua, eman zure datuak eta, egun batzuk barru, zozketa egiten dugunean, saridunekin harremanetan jarriko gara, eta beraien izena blog honetan idatziko dugu.

Ziklo paregabea, ingurune magiko batean

Ziurrenik gehiegitan erabiltzen da «magikoa» hitza; alabaina, «Kontzertuan eta Irekita» zikloaren agertokia halakoxea da, benetan ere. Badira urteak LABORAL Kutxak, kultura bultzatzeko ahaleginean, Santa Maria Katedrala fundazioaren eta Jazzargia kultura- eta musika-elkartearen ekimen hori babesten duela. Jazzargia elkartea musika-alorreko erreferentzia da Gasteizen, besteak beste Jazz Uhinak zikloa ere antolatzen baitu, hori ere LABORAL Kutxaren babesarekin.

Argiaren Elizpea, nazioan nahiz nazioartean ospe itzela duen arkitektura-elementu zoragarria, musika-estilo guztietarako agertoki bihurtu nahi dute bi erakundeok, betiere punta-puntako artisten laguntzarekin.

Aukeratu zeure kontzertua

Hauexek dira aukeran dituzun kontzertuak.

Ekainak 29: MARA (fadoa)

Uztailak 6: Lucas Masciano (pop musika)

Uztailak 13: Amós Lora (flamenkoa)

Uztailak 27: Elkano Browning Cream (Soul, R&B)

Irailak 14: Ensemble Sangineto (folka)

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu zalantzarik gabe zikloaren programa. Kontzertu guztiak larunbatean izango dira, beti ordu berean: 20:30ean.

Ez itxaron gehiago, sartu inprimakian eta, irabazten baduzu, ez kezkatu, ohartarazi egingo zaitugu eta. Gainera, katedralean zure izena jakinaraziko dugu, kontzertuaren egunean zeure NANarekin jaso ditzazun sarrerak. Zeren zain zaude? Musikarik onena duzu zain, agertokirik zoragarrienean.


Zein da zure erreakzioa?