LABORAL Kutxaren 2020ko egutegiak Euskal Herriko naturaren irudirik ikusgarrienak erakutsiko dizkizu

LABORAL Kutxaren 2020ko egutegiak Euskal Herriko naturaren irudirik ikusgarrienak erakutsiko dizkizu

2 min.

LABORAL Kutxaren 2020ko egutegiak Euskal Herriko naturaren irudirik ikusgarrienak erakutsiko dizkizu

Egutegia LABORAL Kutxaren produktu bereizgarrietako bat da. Gure bezeroen interesa pizten du urtez urte eta ahalik eta maitasunik handienarekin egiten dugu beti, gure banka kooperatiboko proiektuaren eta gauzak egiteko gure moduaren alde apustu egiten duten pertsona guztienganako sentitzen dugun maitasun berberarekin.

Horren erakusgarri ezin hobea da 2020ko egutegia, Natura Bizia dokumental-sailetik hartutako 12 flora- eta fauna-argazki ikusgarrik osatzen dutena. Film luze gisa ere ikusi ahal izango den dokumental horretan Euskal Herriko irudirik ezaugarrienak eta basatienak jaso dira. Gure herrialdean inoiz egin den naturari buruzko superprodukziorik handiena da.

Inoiz ez bezalako superprodukzioa, LABORAL Kutxak babestua

Biodibertsitate-ehuneko handia duen ingurune batean bizi gara. Inguruan ditugu, besteak beste, hartzak eta otsoak, kontinenteko okilik handienak eta zereak, planetako bigarren animaliarik handienak. Gainera, Iberiar penintsulako ur-jauzirik handiena eta Europako basamorturik handiena ditugu. Euskal kostako geoparkeko flyscha planetako azaleratze geologiko nagusietako bat da, UNESCOren aitorpenaren arabera, eta baso ikusgarriak ere baditugu, hala nola Europako ametz-basorik zabalena eta kontinenteko bigarren pago- eta izei-basorik zabalena.

Hori guztia ikusi ahal izango dugu Natura Bizian, Avis Producciones-ek LABORAL Kutxaren laguntzarekin egindako dokumental-sail dibulgatzailean. 52 minutuko iraupena duten 8 kapituluk eta 75 minutuko film labur batek osatzen dute saila. 4K-UHD bereizmenarekin filmatu da dena, kalitaterik paregabeenarekin, paisaia natural ikusgarrietan, Urbasan, Aralarren, Gorbeian, Urkiolan edo Izkin, esaterako.

Flora- eta fauna-argazki ikusgarriak

Izotzezko horma ikusgarri bat, ugatz bat hegaldi betean, antxetak hezegune baten gainean, mendiak lainopean, kostako paisaiak… Hori guztia aurkituko duzu aurtengo egutegian. Lan bisual zoragarria da, ideia jakin batean oinarritua: ingurune pribilegiatu batean bizi gara; hemen, bisitatzeko leku bat baino askoz ere gehiago da natura, gure etxea da.

Hori da egutegi honekin irudikatu nahi duguna. Hemen, natura bizitzeko beste modu bat dugu, banka egiteko beste modu bat dugun bezala, erantzukizunean, jasangarritasunean eta ingurumen-zaintzan oinarritua.

Calendario 2020 Egutegia


Zein da zure erreakzioa?