LABORAL Kutxa lankide izango da Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
2016-09-14
LABORAL Kutxa lankide izango da Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
Eusko Ikaskuntzaren Kongresua: Agoratik Ziberplazara, espazio publikoaren dimentsioez.
Galdera horiek egingo dituzte irailaren 26tik 28ra Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan. Hiru egunez, bere organoak dituen izaki biziduna balitz bezala begiratuko diote hiriari mundu osoko adituek. Gogoetarako gaitzat izango dute haren azala, hau da, haren dimentsio errealak eta birtualak; haren birikak edo espazio publikoak eta elkarguneak; haren burmuina, jarduera ekonomiko eta bizi-sortzailearen arduraduna; eta haren bihotza, emozioak biltzen dituena eta topaketa kulturalen, politikoen, sozialen, kiroletakoen, ludikoen eta jai-girokoen agertoki dena. Hori guztia EHUko Filosofia sailak, Eusko Jaurlaritzak eta, noski, LABORAL Kutxak antolatuta.
Eusko Ikaskuntzaren kongresua
Kongresu oso berezia, hainbat arrazoi tarteko
LABORAL Kutxan urteak daramatzagu erakunde ospetsu horrekin lankidetzan, bere jardun zientifikoan eta akademikoan, eta aurten ere horrela egingo dugu, agian merezimendu handiagoz; izan ere, Kongresua Donostia 2016 ekimenaren esparruan burutuko da, eta horren babesle ere bagara. Halaber, Kongresuaren amaieran Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria emango dugu, urtero euskal curriculum nabarmenena saritzen duena. Aurten Javier Echeverria Ezponda filosofo eta matematikari nafarra izango da saritua. Kongresuaren azken egunean izango da banaketa-ekitaldia, eta sarituaz gain gure herriko kulturako eta erakundeetako ordezkari nabarmenenak espero ditugu bertan.Hizlari ospetsuak
Kongresuan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta “International Network of cultural diversity and new media” Europako sarearen barruan burutuko da. Diziplina anitzeko sare kooperatiboa da hori, eta “Media berriek” gizartean eragiten dituzten ondorioak ikertzen ditu, nazioarte mailako konparaziozko ikuspegia kontuan hartuta. Urtero topaketa bat egiten dute, non sareko kideek, Europako unibertsitateetan maila gorenean ikertzen ari direnek, ondorio berrienak azaltzen dituzten. Donostian alemanez eta ingelesez entzun ahal izango ditugu, aldi berean euskarara eta gaztelaniara itzulita.Ezagutzaren eta kulturaren esparruan paregabea izango den esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jakina, LABORAL Kutxaren sare sozialen bidez gertatuko den guztiaren berri izango duzue.
Zein da zure erreakzioa?