LABORAL Kutxa, Mondragon Lingua eta Save the Children elkarlanean aritzen gara, neska-mutiko guztiak euskaraz bizi daitezen

LABORAL Kutxa, Mondragon Lingua eta Save the Children elkarlanean aritzen gara, neska-mutiko guztiak euskaraz bizi daitezen

1 min.

LABORAL Kutxa, Mondragon Lingua eta Save the Children elkarlanean aritzen gara, neska-mutiko guztiak euskaraz bizi daitezen

Duela hiru urte, LABORAL Kutxa, Mondragon Lingua eta Save the Children erakundeek euskararen ezagutza indartzeko hezkuntza-programa jarri zuten abian Bilbon eta Gasteizen.

Gizartean baztertuta gelditzeko arriskuan dauden neska-mutikoen gizarteratzea, aisialdi-aukerak eta eskola-emaitza hobetzea izan dira hiru urteotan landu ditugun helburuak. Eta emaitza, berriz, ezin pozgarriagoa.

130 neska-mutikok baino gehiagok hartu dute parte programan

2016an abian jarri zenez geroztik, gizartean baztertuta gelditzeko arriskuan dauden 6 eta 12 urte bitarteko 130 neska-mutiko baino gehiago hurbildu dira programak eskaintzen dituen eskola eta aisialdiko jardueretara. Horiek euskararen erabilera eta gizarteratzeko aukerak hobetzen laguntzen diete. Rosmeriren eta Uriaren, eta beste ume askoren, familiak poz-pozik agertu dira emaitzarekin.

Mondragon Linguaren eta Save the Childrenen eskutik

LABORAL Kutxan badakigu eskubide kolektiboek gizarte osoaren inplikazioa eskatzen dutela eta enpresek eta instituzioek adibidea eman behar dugula, gizarte-erantzukizuneko politika gardenen bidez. Horregatik, hain zuzen, Mondragon Lingua eta Save the Children erakundeekin elkarlanean aritu gara proiektuan. Lehenengoa MONDRAGON Taldeko kidea da eta hizkuntza-zerbitzu aurreratuetan espezializatuta dago; bigarrena, berriz, mundu osoko 120 herrialdetan baino gehiagotan bizi diren haurren eskubideak babesteko eta bizi duten pobrezia eta indarkeria gainditzeko lanean aritzen da.

Gaur egun, Save the Childrenen lanari esker, 2030 Agendari eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuei laguntzen diete hainbat enpresak, erakundek eta gizarte-elkartek. Eta horien artean dago, hain zuzen, LABORAL Kutxa, helburu horiekin bat egiten duelako.


Zein da zure erreakzioa?