Zer egiten dugu LABORAL Kutxan mugikortasun jasangarriaren alde?

Zer egiten dugu LABORAL Kutxan mugikortasun jasangarriaren alde?

6 min.

Zer egiten dugu LABORAL Kutxan mugikortasun jasangarriaren alde?

Irten, sozializatu, paseatu, dibertitu, ariketa egin, elkarrekin bizi, erosi. Oso arrazoi desberdinengatik mugitzen gara gizakiak, eta hainbat premia larrik bultzatuta egiten dugu, hala nola ikasteko, lan egiteko, administrazio-gestioak egiteko edo asistentzia sanitarioa jasotzeko. Edonon bizi garela ere, ehunka mila –edo milioika– biztanle dituen hiri batean edo landa-etxe bateko bakardadean dela, ez litzateke gehiegizkoa esatea gure bizi-kalitatea zati handi batean gu modurik albait erosoen, bizkorren eta efizienteenean mugitu ahal izatearen mende egongo dela. Eta esajerazio askoz ere txikiagoa izango litzateke oraindik ere planetaren bizigarritasuna epe labur, ertain eta luzean mugikortasun hori jasangarria izatearen baitan egongo dela esatea.

LABORAL Kutxan garraio jasangarria gure ingurumen-konpromisoetan sartzea erabaki dugu, eta, hori horrela, mugikortasun jasangarria 2023ko gure egutegiaren urtarrileko gaia izatea erabaki dugu. Zer egiten dugun eta gure erantzukizunaren esparruan nola ari garen aurrera egiten kontatuko dizugu, gure finantzak aldatzeaz gain gure mugitzeko modua ere eraldatzeko, planetaren osasunarekin bateragarria den eredu baterantz betiere. 

Mugikortasun jasangarria: planetarentzako premia bat

Europar Batasunak trantsizio ekologikorantz aurrera egiteko eta 2050ean klima-neutraltasuna lortzeko 2019an onartu zuen Europako Itun Berdeak Estatu kideei eta erregioei eskatzen zien inbertitu zezatela garraio publiko jasangarrian, konektagarritasun digitalean eta energia garbiko azpiegituretan. EBren gomendioei jarraikiz, Espainian 2022an Ministro Kontseiluak  mugikortasun jasangarriari buruzko Lege Aurreproiektuaren testua onartu zuen azkenik, eta 2023an onartuko dela aurreikusten da.

LABORAL Kutxan konprometituta gaude aurten gure egutegiaren protagonista diren Nazio Batuen GJH Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin, eta, horren harira, nazioarteko erakunde horrek emisioak murrizteko premia azpimarratzen du, energia, azpiegiturak, industria, finantzak eta –jakina– garraioa berdeagoak izatearen eta faktore horiek guztiek ere klima-aldaketaren aurkako ekintzan laguntzearen aldeko apustua eginez.

LABORAL Kutxan uste dugu administrazioek, erakundeek, herritarrek eta enpresek gure ahalegina gauzatu behar dugula norabide horretan, eta mugikortasun jasangarriago bateranzko trantsizioa sustatzen dugu gure plantillaren artean, gure bezeroekin eta gizartearekin.

Zainduz Plana: LABORAL Kutxaren lan-osasunaren aldeko apustua

2018an jarri genuen martxan Zainduz, egunero LABORAL Kutxa egiten dugun pertsonei bizi-ohitura osasungarriagoak hartu ditzaten laguntzeko eta haien osasun fisiko eta emozionala ere hobetzen laguntzeko anbizio handiko plana, hain zuzen ere. Zainduz planaren helburuetako bat bizikleta ohiko garraiobide bezala erabiltzeko posibilitatea sustatzea zen eta da oraindik ere, batez ere lantokirako joan-etorriei dagokienez. Horregatik, autoan egindako joan-etorrien ondoriozko CO2 emisioak murrizteko helburua ezarrita, Laboral by bike aplikazioa sortu genuen.

Laboral by bike: egunean euro bat lanera pedalei eraginez etortzeagatik... edo oinez etortzeagatik.

2019an, eta Zainduz planaren zati gisa, inkesta bat egin genuen gure plantillan, eta LABORAL Kutxako langileen % 10ek lanera bizikletan etortzeko nahia adierazi zuten. Ehuneko horrek animatu zigun Laboral by bike aplikazioa martxan jartzera, non bertan erregistratzen diren pertsonek egunean euro bat irabazten duten lanera pedalei eraginez joateko erabakitzen duten bakoitzean, eta 2022ko irailetik aurrera, baita oinez joatea erabakitzen duten bakoitzean ere. Kirol-materiala erosteko bonutan gauzatzen da pizgarri ekonomiko hori. Aplikazioari esker erabiltzaileek bizikleta erabiltzearen bidez eta egindako kilometroei esker karbono-aztarna murrizten nola lagundu duten ikusi dezakete, norberak bakarrik egindako zein kolektiboki egindako kilometroak direla ere, plantilla osoaren baterako ahaleginari esker, hain zuzen ere.

Helburua zera da, lantokia etxetik hurbil dutelako horretarako aukera duten pertsona guztiak autoaren ordez alternatiba jasangarriagoak hartzera animatu daitezela. Hori bezalako ekimenei esker, LABORAL Kutxa izan zen Bilboko Udalak 2022ko Mugikortasunaren Astean jardunbide egokien adibide gisa aukeratu zuen enpresetako bat. 

Baterako lana Euskadi Fundazioarekin batera

Jarraitzen diguzuenek dakizuenez, 2018an lankidetza-akordio bat sinatu genuen Euskadi Fundazioarekin bi helburu nagusirekin, alde batetik, oinarrizko txirrindularitzari bultzada ematea, gure inguruneko haur guztiek kirol hori baldintzarik onenetan praktikatu dezaten, eta, bestetik, fundazioaren talde profesionalei laguntzea, kooperatibismoaren ezaugarrietan oinarritutako eredu profesionalizatu baten aldeko apustua eginez, non gizonak eta emakumeak berdin hartuko diren kontuan. Lankidetza hori etengabe indartu da azken 5 urtetan eta aurten gainera jauzi kualitatibo handi bat egingo du emakumezkoen talde profesionalari emango zaion bultzadarekin, 2024tik aurrera WorldTour egutegian plaza bat lortzeko asmoa baitu taldeak. LABORAL Kutxa taldeko kirolariak gizarte osoarentzat eredu bat  eta palanka eraldatzaile bat izatea nahi dugu.

Egia esan, bizikleta betidanik izan da gure garraiobide kutunena, ez soilik LABORAL Kutxan txirrindularitzarekin eta Euskadi Fundazioarekin dugun harremanarengatik, baizik eta mugitzeko dugun modu merke, ekologiko eta osasungarrienetako bat delako.

Laguntza historikoa talde ziklistei, herri-lasterketei eta bizikletarekin lotutako ekimen solidarioei.

LABORAL Kutxan uste dugu kirol herrikoia sustatzea kirol-kultura partizipatiboa eta ohitura osasungarriak dituen gizarte bat bultzatzea dela, eta hori horrela, kirolarekin dugun gure konpromiso historikoan beti izan du lehentasunezko leku bat gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko herri-proiektuetarako eta oinarrizko proiektuetarako, hala nola Euskadi Fundazioaren kasuan edo Emakume Master Cup pilota-torneoaren kasuan, hasieratik babestu izan baitugu torneoa.

Txirrindularitza profesional eta oinarrizko txirrindularitzari ematen diogun laguntza Euskadi Fundazioarekin dugun akordioaz haratago doa. Herrietako klub ziklistei ere ematen diegu laguntza ekonomikoa, hala nola Lizarrakoaren eta Lodosakoaren kasuan, biak ere Nafarroan, eta herri-lasterketak ere babesten ditugu, hala nola Haimar Zubeldia Klasikoa, Oñatiko Duatloia, edo Atlético San Sebastián klubak Donostian antolatzen dituen triatloiak, hau da, Onditz Memoriala eta Emakumearen Triatloia.

Baina kirola baino gehiago, osasuna, ongizatea, elkartasuna eta eskuzabaltasuna ere izan daiteke bizikleta. Lagin bezala, hor dugu BAE En Bici sin Edad-Bizikletaz adinik ez elkarteak adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala dutenen bizi-kalitatea hobetzeko boluntariotzaren bidez trizikloz egiten diren irteerak antolatzen eta koordinatzen egiten duen lana. LABORAL Kutxaren babesa du ekimenak, eta 2012an Kopenhagen sortu eta gaur egun mundu osoko 50 herrialdetan baino gehiagotan dagoen nazioarteko CWA Cycling Without Age mugimenduarekin koordinatuta abiarazi zuten.

Izaite: Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkarteko kide gara 

Izaite Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkarteko kide da LABORAL Kutxa, Garapen Jasangarriarekin eta Korporazio Erantzukizun Sozialarekin konprometitutako enpresa pribatuek osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteko kide, alegia. Oso aktiboki parte hartzen dugu ekimen eta praktika arduratsuei buruz esperientziak trukatzeko antolatutako elkarrizketa-foroetan, eta horrekin batera Stop CO2 Euskadi proiektuko kide gara, hau da, klima-aldaketa eragiten duten emisioak gutxitzeko herritarren, enpresen eta Administrazio publikoen jarduketak sustatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren proiektuko kide.

Aseguru bereziak ditugu garraio publikorako eta VMA Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuetarako

 Baina txirrindularitza eta bizikletaren erabilera babestea ez da mugikortasun jasangarriaren esparruan egiten dugu gauza bakarra. LABORAL Kutxan estaldura ematen diegu halaber gure hirietan gero eta ohikoagoak diren eta mugikortasun jasangarriago baterako trantsizioaren zati diren ibilgailu elektrikoen mota desberdinei. 2021eko urtarriletik aurrera, hau da, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra indarrean hasi zenetik, legeak bereizten dituen hiru ibilgailu motetara egokitutako aseguruak dauzka Laboral Kutxak, hau da, VMP mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak, pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak eta motordun zikloak.

Gure blogaren bidez egindako kontzientziazio-lana

Blog honetan bertan, artikulu ugari aurkitu ahalko dituzu garraio berdearen garrantziari buruz ohartaraziz edo mugikortasun jasangarriarekin bat egiteko egin dezakezunari buruzko ideiekin. Hainbat post, non informazioa emango dizugun Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuekin segurtasunez nola gidatu behar duzun adierazteko edo Administrazioek abiarazten dituzten mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programak zein diren azaltzeko.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Jasangarritasuna