LABORAL Kutxa Pay app berria: bidali eta jaso dirua nahi duzun jendearekin mugikorraren bidez

LABORAL Kutxa Pay app berria: bidali eta jaso dirua nahi duzun jendearekin mugikorraren bidez

4 min.

LABORAL Kutxa Pay app berria: bidali eta jaso dirua nahi duzun jendearekin mugikorraren bidez

2018ko uztailaren 2ko eguneratzea: kutxazainetan LK PAY eta Mugikor bidezko Ordainketa erabiltzeaHemendik aurrera, gure LK PAY aplikazioa deskargatuta eta Mugikor bidezko Ordainketa zerbitzua aktibatuta baduzu, txartelik gabe atera dezakezu dirua; zure mugikorra gure kutxazaineko contactless irakurgailura hurbildu besterik ez duzu egin behar.

Nori ez zaio hau gertatu? Taldeko afaria amaitu, ordaintzeko unea heldu, eta inork ez dauka zenbateko zehatza. Azkenean, batzuek behar baino gehiago eman, beste batzuek behar baino gehiago hartu, eta geroago inork ez daki kontua nola konpondu. «Lagun ikusezina» lantokian antolatu nahi? Gauza bera gertatuko zaizu. Norbaitek kontuez arduratu beharko du, baina, azkenean, zaila izaten da kopururen bat falta den edo nori zor zaion jakitea.

Internet bidez ere ordain dezakegu, baina banku-zenbakiak ezagutu eta erabili beharko ditugu, eta talde handia denean, edo zenbateko txikiak direnean, korapilatsu samarra izaten da.

Zorionez, badago irtenbidea, doakoa da eta erabiltzeko prest duzu esteka hauetan (iOS, Android). LABORAL Kutxa Pay deitzen da eta telefonoan dituzun kontaktuei dirua bidaltzeko edo eskatzeko aukera ematen du.

Nola funtzionatzen du?

[caption id="attachment_14338" align="alignleft" width="169"]LKPay hasiera Bizum Hasiera[/caption]

[caption id="attachment_14335" align="alignleft" width="169"]LKPay Sarrera Bizum Sarrera[/caption]

[caption id="attachment_14339" align="alignleft" width="169"]LKPay - Bizum - Menua Menua[/caption]

[caption id="attachment_14337" align="alignleft" width="169"]LKPay Bizum eskaera Eskaera[/caption]

[caption id="attachment_14336" align="alignleft" width="169"]LKPay - Bizum - Bidali Bidali[/caption]

[caption id="attachment_14334" align="alignleft" width="169"]LKPay - Bizum - Mugimenduak Mugimenduak[/caption]

Irudietan ikusten den bezala, LABORAL Kutxa Pay eta, adibidez, WhatsApp mezularitza-aplikazioa oso antzekoak dira, baita aparkaldi mugatuko gunea ordaintzeko aplikazioa edo hiriko parkimetroak ordaintzekoak ere. Guztiz erabilerraza da.
  1. Idatzi pertsonaren izena
  2. Zehaztu zenbat bidali edo eskatu nahi diozun
  3. Sakatu bidaltzeko aukera

Zertan gertatzen da orduan?

Persona horri dirua eskatu badiozu, mezu bat jasoko du, zenbat zor dizun gogora dezan. Oroimen eskasa ez da dagoeneko aitzakia izango!

Pertsona horri dirua bidali badiozu, berehala ingresatuko zaio kontu-korrontean eta segituan jasoko du ohar batean nork egin dion diru-sarrera eta zenbat diru izan den. Ez urduritu zeurea ez den diruren bat jasotzen baduzu edo itzulketaren bat egin nahi baduzu: 7 egun dituzu horretarako.

Zer-nolako baldintzak bete behar dira zerbitzua erabiltzen hasteko?

Bi baino ez eta litekeena da jada biak betetzea.
  • Gure Online Banka erabiltzen duzu? Erabiltzen ez baduzu eta alta eman nahi baduzu, zatoz edozein sukurtsaletara edo sartu laboralkutxa.com webgunean eta bertan egin.
  • Badaukagu LABORAL Kutxan zure telefono zenbakirik? Oso erabilgarria da guretzat eta bulegoan bertan eman ahal diguzu edo Online Bankaren bidez.

Zer egin behar dut zerbitzua erabiltzen hasteko?

Baldintza horiek betetzen badituzu, LABORAL Kutxa Pay aplikazioa deskargatu behar duzu (iOS, Android) mugikorrean. Lehen aldiz zabaltzen duzunean zure Online Bankako identifikazioa eskatuko dizu. Barruan zaudenean, kontu korronte zenbakia konfirmatu beharko duzu. Horrekin batera, dirua ordaintzen dizutenean ze kontu korrontetara sartuko duten ere konfirmatu beharko duzu. Zeu zarenean dirua bidali nahi duzuna, berriz, lasai: kasu bakoitzean sistemak kontu korronte bat aukeratzeko esango duzu. Ez duzu zertan larritu kontu korronte zehatz batean dirurik ez baduzu.

Erraztasunak baino ez

Zerbitzuak berehalako ordainketa bermatzen du: kontuan jaso bezain laster, erabilgarri izango duzu dirua. Aldi berean, paraleloan, dirua zordunduko da ordainketa egin duen pertsonaren banku-kontuan, beste banku batean egonda ere. Informazio honen amaieran idatzita duzu sistemari atxikita dauden banku guztien zerrenda.

Bukatu dira buruhausteak lagunekin tragoak hartzera zoazenean eta azkena ordaintzeko dirurik gabe geratu zarenean. Beste batek ordaintzen badu segituan pagatu ahalko diozu zorra. Akabo zorroan diru justuaren bila ibiltzea edo kontu luzeak egin behar izatea lagun artean. Sartu haien kontuetan diru kopuru zehatza eta kito. Eta ahaztu gastuak edo komisioak. Dirua eskatzea zein sartzea berdin kostatuko zaizu: ezer ez.

Deskargatu, beraz, gure aplikazioa (iOS, Android), esan zure lagunei eta senitartekoei edo lankideei gauza bera egiteko eta alde itzela nabarituko duzu eguneroko hainbat eragiketa egiterakoan.

Erabat segurua da

Finantza sistema osoak babesten du LABORAL Kutxa Pay aplikazioa. Bizum proiektua haiek sustatu dute; hortaz, ahalik eta arau zorrotzenak betetzen ditu, baita ordainketen arloko banku-erregulazio gogorrena ere.

Hasi erabiltzen!

Doakoa da eta prest daukazu erabiltzeko! (iOS, Android) Zeren zain zaude?

LABORAL Kutxa Pay

Sistemari atxikita dauden banku guztien zerrenda

LABORAL Kutxa, CaixaBank; BBVA; Banco Santander; Banco Sabadell; Bankia; Banco Popular; Kutxabank; Caja Rural taldea; Unicaja; IberCaja; Banco de Crédito Cooperativo (Cajamar taldea); Abanca; Bankinter; Banco Mare Nostrum; Liberbank; Evo Banco; Banca March; Cecabank; Caja Rural de Castilla la Mancha; Caja de Crédito de los Ingenieros; BNP Paribas (Espainiako sukurtsala); Banca Pueyo; Banco Caixa Geral; Banco Mediolanum; Caja Rural de Almendralejo; Self Trade Bank.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Mugikorrarekin ordainketa