LABORAL Kutxa Pay: Laster, aldatu egingo dugu dirua jasotzeko eta bidaltzeko modua

LABORAL Kutxa Pay: Laster, aldatu egingo dugu dirua jasotzeko eta bidaltzeko modua

1 min.

LABORAL Kutxa Pay: Laster, aldatu egingo dugu dirua jasotzeko eta bidaltzeko modua

Datozen egunotan izango da. Beraz, zaude adi blog honetako edukietara, gure Twitterrera edo gure Facebook-era, LABORAL Kutxa Pay aurkeztuko dizugulako. Ez dizugu gehiegi aurreratuko, hauxe besterik ez: zure lagunen, senitartekoen edo lankideen artean dirua jasotzeko eta bidaltzeko modua aldatzear dagoela.

Ez zara sukurtsal batera hurbildu beharko. Ez duzu kontu korronte zenbakirik eskatu beharko, transferentzia bat egiten duzunean bezala. WhatsApp edo antzeko mezularitza zerbitzuak erabiltzea bezain ulergarria eta erraza. Halakoxea izango da dirua jasotzea eta itzultzea.

Beste inoiz ere esan dizugu, dena aldatzera zihoala. Orain, berriz esan nahi dizugu. Eta lehen bezala orain ere, helburua bat da eta bakarra: zure bizitzea errazagoa eta erosoagoa izan dadila. Horrexetarako gaude.

Egun batzuk barru kontatuko dizugu zehatzago zertaz ari garen.

Momentuz, hona hemen datorrenaren aurrerapen bat.

Laboral Kutxa PAY-EUSK


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Mugikorrarekin ordainketa