LABORAL Kutxak babestuko du Egunean Behin jokoaren 3. edizioa, 10 pertsona eramango ditu finalera

LABORAL Kutxak babestuko du Egunean Behin jokoaren 3. edizioa, 10 pertsona eramango ditu finalera

3 min.

LABORAL Kutxak babestuko du Egunean Behin jokoaren 3. edizioa, 10 pertsona eramango ditu finalera

Interneteko fenomeno ezagunenetako bat da euskararen hiztunen artean. Galde-erantzunen lehiaketa honek jokalarien abiadura eta asmatutako erantzunen kopurua saritzen ditu. Egunean Behin du izena eta 62.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen joan den urtean. Otsailaren 3an itzuliko da, galdera berriekin, sari gehiagorekin eta LABORAL Kutxaren babes bereziarekin; hark bere jolas-taldea izango du, gainera. Argi ikusi genuen duela urte batzuk, Tropelarekin lan egiten hasi ginenean —webgune horretan, zure familiarekin eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitzaren denboraldiko lasterketa onenetan— eta berriz egingo dugu oraingoan ere, Egunean Behin aplikazioaren babesle berezi gisa (iOS-erako deskarga | Androiderako deskarga). Interneten euskararen erabilera sendotzearen aldeko apustua egin genuen, espazio hori ezinbestekoa baita hiztun kopurua handitu nahi duen eta komunikazio- eta harreman-gune gehiago behar dituen hizkuntza minorizatu bat normalizatzeko.

Zertan nabarituko da gure babesa? 

Egunean behin lehiaketaren hirugarren denboraldi honetan LABORAL Kutxari egokitu zaio lehenbiziko astearen babesle izatea eta geuk emango diogu irabazleari aste horren bukaeran tokatzen den saria ere. Lehiaketaren bukaeran, berriz, Gaztenpresa Fundazioa izango da, gure ekintzaileentzako GPSa, babesle lanetan arituko dena eta final aurreko azken saria banatuko duena. Horrez gain, eta hasieran esan dizuegun moduan, jolas-talde propioa izango dugu, jolasa bera animatzeko eta jolaskideen finalererako aukerak hobetzeko. 

Bi hilabeteko lehiaketa eta zure ezagutzak erakusteko aukera bat egunero

Telebistako lehiaketak ikusten ari zarenean etxetik galderei erantzuten dieten horietakoa zara? Zure ezagutzak probatu nahi dituzu eguneroko galdera-sorta batekin eta denborarik onena egin? Zure lagunak Trivialean jolastera konbentzitzen ez badituzu txarteletako galdera guztiak buruz ikasi dituzulako, izugarri gustatuko zaizu Egunean Behinen hirugarren denboraldia. Joan den urtean ere jolastu bazinen, dagoeneko badakizu harrapatu egingo zaituela, eta aurten hasi behar baduzu… laster ikusiko duzu zenbateraino. Jokoaren arauak Egunean Behin arrakastatsu bihurtu duten berberak izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak galdera-sorta bati erantzun behar dio, ahalik eta lasterren eta erantzun gehien asmatuz. Jolasaren izenak berak dioen moduan, pertsona bakoitzak egunean behin bakarrik parte hartu ahal izango du. Pertsona bakoitzak aukera bakarra izango du puntuak pilatzeko, astea lehenengo postuan amaitzeko eta final handirako plaza bat lortzeko. LABORAL Kutxako beste jarraitzaile batzuekin jolastu ahal izango duzu gure lehiaketan, eta puntuak Egunean Behinen lehiaketa orokorrera gehituko dira. Horrela, irabazteko aukera gehiago izango dituzu. Datak erabaki dira dagoeneko: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 29an amaituko dugu denboraldia, finalera igarotzeko azken emaitzekin. Hemendik aste batzuetara esango dizuegu noiz eta non jokatuko den.

Adi, aurten LABORAL Kutxak 10 pertsona eramango baititu Egunean Behinen finalera

Hobetu nahi dituzu finalera heltzeko dituzun aukera? Egin bat LABORAL Kutxaren jolasarekin! Sartu aplikazioan, bilatu gure taldea eta eman izena, dagoeneko posible duzu kode honekin: 9BCC1B.

Esteka honetan irakurri ditzakezu: Kanpainaren oinarriak.Gure taldeko lehen 5 emaitzarik onenek zuzenean jolastu ahal izango dute Egunean Behinen final nagusian eta beste 5 pase ere zozketatuko ditugu gure parte-hartzaileen artean, 10 guztira. Zuk irabazi eta amaiera bikaina eman ahal izango diozu marka guztiak gaindituko dituen lehiaketa honi. Egunean Behin jokoak joan den urtean lortu zuen parte-hartzaile kopuru ikusgarria gainditu nahi dugu, eta zurekin bat egin nahi dugu horretarako. 

 

Jolastu nahi? 


Zein da zure erreakzioa?