LABORAL Kutxak bat egin du Fair Saturday mugimenduarekin gizarte-eragina duen kultura bultzatzeko
2018-07-27
LABORAL Kutxak bat egin du Fair Saturday mugimenduarekin gizarte-eragina duen kultura bultzatzeko
Imajinatzen duzu mundu osoan ekitaldi kulturalez betetako larunbat bat urtero? Eta imajinatzen duzu kontzertu, antzezlan, errezital eta ikuskizun horiek guztiek sortutako balioaren zati bat helburu solidarioetara xedatzen dela?
LABORAL Kutxan ez dugu kanpoan geratu nahi izan eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu hurrengo 3 urteetarako. Azaroaren 24an ikusiko ditugu lehen fruituak, hau da, 2018 Fair Saturday egunean.
Kultura eta gizarte-eragina, eskutik
Kreditu-kooperatiba gisa, gure inguruko enpleguan eta aurrerapen sozialean laguntzea izan da beti gure izateko arrazoia. Horregatik, ezin genuen Fair Saturday deialditik kanpo geratu, ekimenak gure DNAren bi euskarri ─kultura eta zeregin soziala─ batzen baititu mugimendu bakar batean.2016ko edizioan ere lan egin genuen Fair Saturday mugimenduarekin, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Ken Zazpik, Zea Maysek eta Doctor Deseok Bilbon eskaini zuten aparteko kontzertua babestu genuen. Hala egingo dugu 2018an ere, eta elkarrekin lan egiten jarraituko dugu 2019an eta 2020an.
Black Friday ondorengo lehen larunbata
Ekimenari Fair Saturday zergatik deitzen zaion jakin nahi baduzu, erantzuna oso sinplea da. Urtero, Estatu Batuetan “Black Friday” deitzen zaio Esker Onezko egunaren (azaroaren laugarren ostegunaren) ondorengo ostiralari. Duela hainbat urtetatik, Black Friday izugarri zabaldu da munduko beste lekuetara.“Black Friday” saltzaileek, negozioek eta merkataritza-gune handiek egiten dituzten eskaintzengatik da ezaguna, Eguberrietako kanpainari begira kontsumoa areagotzeko. Fair Saturday ekimenaren bitartez, asteburu horren izaera kontsumista eraldatu nahi dugu, artearen eta kulturaren bitartez, aurrerapen ekonomikoa gizartera itzultzeko ospakizun bat lortuz.
Parte hartzeko moduak
Parte hartu nahi duzu? Parte hartzeko modu asko daude. Hasteko, sarrerak erosi edo antolatzen diren eta blog honetan bertan eta gure sare sozialetan (Twitter, Facebook, Instagram eta LinkedIn) iragarriko ditugun ikuskizunetara joan zaitezke. Fair Saturday beraren sareak (Twitter, Facebook eta Instagram) ere jarrai ditzakezu, berririk ez galtzeko.Eta, jakina, mugimenduarekin bat egin dezakezu artista bat bazara edo elkarte kultural bateko kide bazara, ikuskizun-areto bat baduzu, erakunde publiko bateko kide bazara, gizarte-izaerako ekintzak egiten badituzu, edo Fair Saturday babestu edo hari lagundu nahi dion enpresa, erakunde publiko edo komunikabideren batean lan egiten baduzu. Boluntario gisa lagundu nahi baduzu ere hala egin dezakezu.
Zein da zure erreakzioa?