
LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu
2014-09-10
LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu
Imajinatu zer den Bilboko kaleetan ia trafikorik ez dagoenean arineketan ibiltzea. ¿Animatzen zara? LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu.
LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu
LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathona babesten du eta lau dortsal oparituko ditu gure onlineko erabiltzaileen artean. Hau irakurtzen ari bazara eta gaueko maratoi batean parte hartzeko gogoa baduzu, nahikoa duzu zeure datuak ematea eta bi aste barru, irailaren 22an egingo dugun zozketan parte hartuko duzu.Honako datu hauek eman behar dituzu zozketan izena emateko:
- Izena
- Bi abizenak
- NANa
- Telefono mugikorra
Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi duzu?
Wifia doan eta puntako teknologia
LABORAL Kutxak lasterketa babestuko du baina ez da hori egingo duen gauza bakarra. Horrez gain eta gauari ukitu berezia ematen laguntzeko, banda zabaleko wifi-a jarriko dugu Guggenheim Museoan. Uda honetan antzeko ekimenak burutu ditugu Donostiako Grosseko hondartzan eta Gasteizen, Ama Zuriaren Jaietan. Orain Bilbon ere wifia jarriko dugu lasterketa zuzen-zuzenean jarraitzeaz gain gizarte sareetan ere arazorik gabe jarrai dezazun, besteak beste, @BilbaoMarathon kontuaren bidez. Ez duzu konexioarekin batere arazorik izango Sarera nahi adina argazki eta bideo igotzeko eta edukirik ere ez zaizu faltako. Helmugan Dj-ak egongo dira, baita musika taldeak eta dantzari taldeak ere; telebista erraldoia jarriko da lasterketa jarraitu ahal izateko, su artifizialak botako dira eta lasterketaren ibilbidean zehar suarekin eta argiarekin egindako efektu bereziak ikusi ahal izango dira. Ez da gutxi baina gehiago ere badago: korrikalari batek daraman erritmoa ezagutu nahi baduzu aski izango duzu horretarako prestatuko den webgunean sartzearekin. Dortsalaren zenbakia sartu eta une horretan bertan nondik dabilen jakin ahal izango duzu.Zer diozu? Beste aitzikiarik behar duzu gurekin gau berezia modu are bereziagoan bizitzeko?
Fitxa teknikoa
Eguna: urriaren 18aIrteera-ordua: 19:30Irteera eta helmuga: Bilboko Guggenheim MuseoaIbilbidea: Maratoi erdia (21,097 kilometro) ibilbidean itzuli bat egiten baduzu, eta maratoia (42,195) bi itzuli eginez gero.Informazio gehiago behar baduzu, jo ezazu lasterketaren web-orrira. Hiriari eta ibilbideari buruzko informazio baliagarriaz gain, aurreko urteetako sailkapenen berri ere aurkituko duzu. Bai eta boluntario gisa parte hartu nahi izanez gero jakin beharreko guztiak ere.
EGUNERATUTA 2014/09/22
Baditugu irabazleak!Egin dugu jada 4 dortsalak banatzeko zozketa eta baditugu maratoi berezi honetan doan parte hartuko duten irabazleen zerrenda. Honako hauek dira: Eduardo Alegría, Xaber Ozerinjauregi, Marta Repila eta Ruth Alonso.
Eskerrik asko guztioi zuon parte hartzeagatik eta urriaren 18an ikusiko gara Bilbon!
Zein da zure erreakzioa?