Laboral Kutxak Bilbao Night Marathonerako 5 dortsal zozkatuko ditu

Laboral Kutxak Bilbao Night Marathonerako 5 dortsal zozkatuko ditu

1 min.

Laboral Kutxak Bilbao Night Marathonerako 5 dortsal zozkatuko ditu

Urriaren 19an, larunbatez, Bilbao Night Marathon gaueko maratoiaren bosgarren edizioak eta maratoi erdiaren hirugarrenak Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte 21:00etatik aurrera. Gainera, ordu laurden beranduago, 7 kilometroko pirata lasterketa hasiko da, aproposa distantzia luzeekin ausartu ez baina gauean korrika egitearekin gozatu nahi dutenentzat.

Laboral Kutxarentzat kirola bide garrantzitsua da gizartean laguntzeko, eta horregatik pozik babesten dugu ekitaldia, aurretik Ipar Kutxak egiten zuen moduan.

Halaber, aurten 5 dortsal zozkatuko ditugu Laboral Kutxak Facebooken dituen jarraitzaileen artean, maratoian edo erdi maratoian parte hartu nahi dutenentzat.

Animatuko al zara?

Horretarako, Facebookeko gure orrialdean Bilbao Night Marathon Zozketarako fitxan sartu eta inprimakia bete behar duzu irailaren 29a baino lehen.

Irailaren 30ean egingo dugu zozketa, eta bost irabazleekin harremanetan jarriko gara Bilbao Night Marathonen izena emateko beharrezkoak diren datuak eskatzeko (NAN, aukeratutako modalitatea, aurreikusitako lasterketa-denbora, dortsalerako izena...).

Legezko oinarriak

Argazkia: Bilbao Night Marathon


Zein da zure erreakzioa?