LABORAL Kutxak lankidetzari eta lan komunari buruzko podcasta estreinatuko du

LABORAL Kutxak lankidetzari eta lan komunari buruzko podcasta estreinatuko du

2 min.

LABORAL Kutxak lankidetzari eta lan komunari buruzko podcasta estreinatuko du

Hemen ere entzun dezakezu

Proiektu handiak aurrera eramateko taldean lan egin behar da. LABORAL Kutxan badakigu helburu garrantzitsuak lortzeko beharrezkoa dela pertsona desberdinen talentua eta ahalegina batzea, eta haiekin lankidetzan aritzen ikastea. Banka kooperatiboa garenez, proiektu zoragarriak aurrera ateratzeko ukondoz ukondo lan egiten dakiten beste pertsona eta erakunde batzuen esperientziak entzun nahi ditugu. Enpresaren munduan, kirolean edota kulturan bilatuko ditugu.

Atsegin ditugun proiektu partekatuak bilatuko ditugu, horietatik gehiago ikasi nahi dugu eta. Hitza eman nahi diegu egitasmo horien atzean daudenei. Zer egiten duten eta nola konta diezaguten. 80ko hamarkadako abesti ezagun batek hala bazioen ere, bideoak ez zituen irratiko izarrak akabatu, eta Internetek ere ez du horrelakorik egin. Are gehiago, podcast direlakoei esker, gaurkotasun betean daude. Elkarrizketara irekitako formatu horrekin bat egin dugu, eta lankidetzari eta talde-lanari buruzko solasaldi sorta eskainiko dugu, proiektu zirraragarriak ezagutzeko asmoz.

Hilean behin atal berri bat izango duzu eskuragarri, elkarlanean helburu handiak lor daitezkeela erakutsi dutenen hurbileko esperientzia paregabeak ezagutzeko. Podcast berria gure blogean aurkituko duzu. Eta baita podcasten plataforma nagusietan ere, noiznahi eta nolanahi entzun dezazun. Google Podcasten, Apple Podcasten eta Spotifyn egongo gara, eta baita horren ezagunak ez diren beste batzuetan ere, hala nola Pocket Cast eta Anchor.fm direlakoetan. Era berean, gure Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango duzu, bertan ere entzungai egongo baita. Gehitu gaitzazu gogoko duzun podcast aplikaziora atal guztiak jarraitu ahal izateko.

Aitor Arregi eta Jon Garaño, Handia eta La trinchera infinitaren gidoilariak eta zuzendarikideak

Gure blogean 1. kapituluaren transkripzioa aurkituko duzu , irakurgarri izan dakizun editatua. Hemen zuzenean entzun dezakezu ere:

 

Dani Álvarez, Radio Euskadiko informazio-zerbitzuetako burua

 

Toti Martínez de Lezea, eleberrien egilea

 

Ilaski Serrano, kazetaria eta aurkezlea

 

Eneko Sagardoy, aktorea

 

Koldo Almandoz, zinema-zuzendaria eta kazetaria

Mikel Pagadi, gidoilaria eta umorista

 

Mikel Santiago, idazlea

Joserra Senperena, musikaria

Roberto Moso, Zaramako abeslaria eta kazetaria

Txani Rodríguez

Félix Linares,kazetaria eta eta zinema-kritikaria

Karmele Jaio, idazlea eta kazetaria

Joxe Mari Aizeaga, Basque Culinary Center zuzendaria

Harkaitz Cano , idazlea

Barkartzo Ruiz, legebiltzarkidea eta irakaslea

Martxelo Otamendi, kazetaria


Zein da zure erreakzioa?