Dagoeneko eskuragarri duzu LABORAL Kutxaren 2015eko egutegia

Dagoeneko eskuragarri duzu LABORAL Kutxaren 2015eko egutegia

3 min.

Dagoeneko eskuragarri duzu LABORAL Kutxaren 2015eko egutegia

Dagoeneko eskuragarri duzu, zuei esker diseinatutako LABORAL Kutxaren egutegia.

Duela hilabete batzuk zuen eguneko unerik gogokoena kontatzeko eskatu genizuen.

Maindire garbitu berrien artean ohean sartzea? Igandean erosi berri duzun egunkaria irakurriz gosaltzea? Kaleak hutsik geratzen hasten direnean zakurrarekin paseatzea? 12 une berezi helarazteko eskatu genizuen, gure 2015eko egutegiarekin zoriontsu egiten gaituzten gauza txikiak omendu nahi genituelako.

Dagoeneko eskuragarri duzu LABORAL Kutxaren 2015-eko egutegia

Egia esan, une berezi ugari bidali dizkiguzue, 1.500 ekarpen egin dituzue guztira. Hori dela eta, oso pozik gaude parte-hartzeak izan duen arrakastagatik. 1.500 horietatik, LABORAL Kutxak hautaturiko epaimahaiak 12 une aukeratu ditu, hilabeteko bat. Une horiek proposatu zituzten 12 pertsonek beren ekarpenaren trukean 9,7”-ko tableta bana jaso zuten. Orain, gure bezero guztiek ere gozatu ahal izango dute 12 une horien berregitearekin.

Izan ere, dagoeneko hemen da Laboral Kutxaren 2015eko egutegia.

Urte asko daramagu egutegia egiten, baina  ilusioa egiten digu iragartzeak, batez ere aurten, gurea soilik ez dela, zuena guztiona dela, sentitzen dugulako, etortzeko dauden 12 hilabeteak irudiztatzeko ideiak eman dizkiguzue eta.

Paperean izateko, bezeroa bazara etorri gure sukurtsaletako batera eta eskatu. Oso zoriontsu egingo gaituzu zure etxean egutegiari lekutxoa egiten badiozu. Baina, azkar ibiltzea aholkatzen dizugu, beste urte batzuetan oso azkar amaitu baitira.

Aurten egutegia oso berezia denez, prozesu osoa erakutsi nahi izan dugu. Hunkitu egiten gaitu egutegia gurekin partekatu duzuen zoriontasun-zatiekin egina egoteak. Horregatik, prozesu osoaren bideo bat grabatu dugu, eta ETB1ean eta ETB2an 2014a agurtuko eta 2015ari ongietorria emango dion iragarkian laburtu dugu.

Ez duzue nahi abenduaren 31ko 00:00ak arte itxaron?

Horrela bada, hemen duzue.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=0VksOxx_kxc[/embed]

 

 


Zein da zure erreakzioa?