LABORAL Kutxaren aplikazioa: hatz-marka bidezko sarbidea eta funtzionaltasun berriak
2016-10-27
LABORAL Kutxaren aplikazioa: hatz-marka bidezko sarbidea eta funtzionaltasun berriak
Zuek eskatu dituzue, eta azaroan prest izango dituzue. Gure app mugikorraz gozatzen ari zaretenek gehien eskatu dizkiguzuen funtzionaltasunak dira. Horregatik jarriko ditugu martxan.
Hatz-marka bidezko sarbidea
Gure bezeroek gehien eskatu dizkiguten bi aldaketetako lehenengoa da. Orain, zure telefono mugikorrak ahalbidetuz gero, zure hatz-markarekin sartu ahal izango zara LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorrera. Tekleatzea baino askoz azkarragoa da, eta ez duzu ezkutuko zenbakia hobetzeaz kezkatu beharrik izango.
Erabiltzailearen oroigarria
Orain arte, gure aplikaziora sartzen zinen bakoitzean, erabiltzaile-zenbakia eta kodea sartu behar zenituen. Pertsona askori oso gogaikarria iruditzen zitzaien hori eta, horregatik, beste aukera bat txertatu dugu. Hemendik aurrera, eta zuek nahi izanez gero, erabiltzailea gogoratzeko aukera aktibatu eta, app-ean sartzen zarenean, zure kodea bakarrik idatzi beharko duzu, edo hatz-markaren bidez sartu ahal izango zara, nahi duzun bezala.
Hobekuntza gehiago: ordainagiriak eta kredituak
Gure aplikazioa erabiltzen duzuenok eskatutako hobekuntza hauez gain, beste batzuk ere baditugu, horiek bezain erabilgarriak, gure ustez! Lehendabizikoak zure kontuak zorrotzago kontrolatzeko aukera emango dizuelakoan gaude. Inoiz pentsatu duzu ze erabilgarria izango litzatekeen zure eskuko telefonotik diruaren mugimenduak ikusteaz gain gastuen ordainagiriak izatea? Urriaren 31atik aurrera posible izango duzu. Modu horretan, kontu korrontean ordainagiria kobratzen dizutenean nork kobratu dizun jakin ahal izango duzu eta zein izan den ordainketaren arrazoia edo kontzeptua. Horrez gain, eta egun batzuk geroago, xehetasun guztiak ikusi ahal izango dituzu eta gero .pdf formatoan ere ikusi ahal izango dituzu, erosotasun osoz deskargatu dezazun edo email bidez bidali dezazun, esate baterako.Bigarren hobekuntza, maileguei dagokie. Urriko azken egunetik aurrera bi eragiketa berri egin ahal izango dituzu eskuko telefonoarekin. Hasteko, kredituen amortizazio koadroa ikusi ahal izango duzu (hor ageri da, besteak bste, zenbat epe geratzen zaizkizun ordaintzeko eta zenbat ordaindu dituzun). Horrez gain, ordura arte pagatu dituzun epeen ordainagiriak ikusi ahal izango dituzu .
Horrez gain...
LABORAL Kutxan gure aplikazioa aldatzeko eta hobetzeko konpromiso sendoa dugu. Horregatik, aldaketa hauekin bukatzen dugunean, lanean jarraituko dugu. Laster, orain arte ordenagailuan bakarrik egin zenitzakeen eragiketak egin ahal izango dituzu telefonoarekin ere. Besteak beste, honako bi hauek: ordainagiriak itzultzea eta maileguen amortizazioak egitea. Berrikuntza hauen eta egiten dugun beste edozein berri izateko, adi blog honetara eta gure gizarte sareetara.Aldaketa handiko urtea gure Online Bankan
2016. urtea bereziki garrantzitsua izaten ari da gure Online Bankan. Gure kanal guztietan eskaintzen dugun zerbitzua hobetu nahi izan dugu, gure Batzar Nagusian iragarri genuen moduan; eta horretan ari gara.Ekainean, gure aplikazio mugikor berria merkaturatu genuen, eta, orain, berritu egin dugu etengabeko hobekuntza-prozesuaren barruan. Gainera, hilabete horretan bertan, gure bilatzaile-bulegoa hobetu genuen, eta, orain, hurbilen duzun edo komisiorik txikiena kobratzen dizun kutxazaina aurki dezakezu. Dena den, hori ez da gure kutxazainetan egindako aldaketa bakarra, orain, txartelik gabe atera ahal izango baituzu dirua.
Gainera, aurten txartel bihurtu ditugu telefonoak, pegatina bat bakarrik jarrita. Eta gure bezeroei beren gestore pertsonalarekin bideokonferentziak egiteko aukera eskaintzen hasi gara.
Hori gutxi balitz, telefono bidezko ordainketen iraultzarekin bat egin dugu LABORAL Kutxa Pay bidez, dirua zure kontaktu guztiei erraz eta komisiorik gabe bidaltzea eta jasotzea ahalbidetzen duen aplikazioaren bidez.
Zein da zure erreakzioa?