LABORAL Kutxaren bezeroa zara? Esan iezaguzu zertarako aurreztu nahi duzun eta 100 eurorekin lagunduko dizugu!
2015-02-16
LABORAL Kutxaren bezeroa zara? Esan iezaguzu zertarako aurreztu nahi duzun eta 100 eurorekin lagunduko dizugu!
Eguneratuta: hauek dira 5 irabazleakGogoratzen zara? Uda hartan, Londresera bidaiatu nahi zenuen lehenengo aldiz, eta kristalezko ontzi bat erabiltzen zenuen instituturako autobus-bidaiatik aurreztutako txanponak gordetzen hasteko. Ikasturte amaieran, txanponak zenbatu eta oinez itzultzen hasi zinen. Eta hori baino askoz lehenago, ez zenuen eltzeitsurik izan? Txerritxo bat, beharbada? Edo, kutxa gotor formako plastikozkoren bat, agian? Oraindik ere zure gurasoen etxean egongo da, armairuren batean sartuta.Raquel Alonso Alvarezek hauxe esan digu:«Ba, Jainkoak nahi badu, astelehenean jakingo dugulako familia zabalduko dugun! Urteak egongo gara tratamendua egiteko zain eta azkenean egin dugu. Astelehenerako emaitzak. A ze urduri, ene!»
Maria Teresa Martinezek beste hau esan digu:«Aurreztu? Gustatuko litzaidake nire bizitza berregitea, nire bi urteko alabatxoarekin batera eta hari jatekorik ez faltatzeko moduan. Gero etorriko dira beste apeta batzuk, bizitzeko lekua, adibidez, edo auto bat».
Inma Sanchezek, berriz, iruzkin hau utzi digu:«Gustatuko litzaidake Aitor nire semea erre garuna birgaitzeko zentro batera eramatea. Gaixotasun arraroa dauka eta oraindik ez du oinez ikasi. Terapia batzuk ezagutzen ditut baina bigarren iritzia nahi nuke eta zertan hobetu dezakeen jakin».
Honako hau Ni izeneko erabiltzearen plana da:«Orain dela gutxi etxe berrira etorri gara bizitzera ta gauza piloa daukagu jarri barik, beraz, aurreztu beharra daukagu pixkanaka etxe guztia janzteko. Honetaz aparte, udan oporretan joatea ere gustatuko litzaiguke».
Eta aukeratu dugun azkena Zu ondoan-ek utzi digu:«Gure bigarren proiektua aurrera eramateko aurreztu nahi dugu, MinBizia dokumentala. MinBizia esku artean dugun bigarren proiektua da. Gure intentzioa euskal gizarteari zuzendutako dokumentala egitea da, jendartearen zati handi bati eragiten dion gaixotasunari aurre egin diezaion. Izutu egiten baikara “minbizia” entzute hutsarekin. ZuOndoan proiektua lau lagunek osatzen dugu, denok komunikazio munduko langileak, bakoitza alor batekoa. Laurok sartu gara gure protagonisten etxeetan, haien bizipenak jasotzeko. Sukalderaino sartu gara bizi dutena ahalik eta hurbilen ezagutzeko. Modu horretan, normalean plazaratzen ez diren gaiak jorratzen ahalegindu gara, taburik eta estigmarik gabe. Ikuspuntu positiboa jarri diogu eta, ahal den neurrian, irribarrea bilatzen saiatu gara».
Denok aurreztu behar izan dugu momenturen batean. Inbertsio bat egiteko, gastu baterako, negozio baterako edo proiektu baterako. Etxebizitza bat, automobil bat, eraikineko igogailua... Zein da, oraintxe bertan, aurrezteko zure proiektu handia? Bat baino gehiago duzu? Parteka ezazu gurekin! Hementxe bertan, blogeko oharretan edo gure Twitter zein Facebook kontuetan #AurrezKlik traolarekin. Dagoeneko Aurrez&Klik… kontu bat baduzu 100 euro irabaz ditzakezu.
Oraindik kontu hauetako baten jabe ez bazara, adi ibili. Martxoaren 2ra arte duzu lehiaketan parte hartzeko. Ez dakizula AurrezKlik&... zer den? Oraintxe kontatuko dizugu.
Eltzeitsu bat bezalakoa, baina hobea
“Londres” etiketako ontzi hura ongi zegoen, baina erreminta berriago batekin zure aurrezkiak onurak jaso ditzakeela pentsatzen dugu, zure premietara egokituta egongo den eta Sareko teknologiarik onena aprobetxatuko duen erreminta intuitibo eta malgu baten bidez, esaterako. Horregatik, pertsona bakoitzari egokitu daitekeen eta komisiorik izango ez duen online kontu berri bat sortu dugu, aurrezteko erremintak eskaintzen dituena. Adibidez?
- Aurrezkiak planifikatzeko erreminta bat, nahi duzun izena har dezakeena (“moto berria”, “sukaldearen berrikuntza” edo... “ezkontza”!) . Zure kontuko aldagai garrantzitsuenak pertsonalizatzen, epeak edo kuotak zehazten, edo beste edozein aldaketa egiten lagunduko dizu.
- Grafikoak: Nahastu egiten zara kontuak edo zenbakiak aztertzen hasten zarenean? Zure aurrezkiaren bilakaera grafiko bidez ikusteko aukera eskaintzen dizugu.
- 10 kontu, gehienez ere: Proiektu baterako baino gehiagorako aurrezten ari zara? Eslei iezaiozu kontu bat bakoitzari, gehienez ere 10. Ez duzu euro bakar bat ordaindu beharrik izango. Nahi dituzunean itxi eta kito.
- Postamail zerbitzua: Zure diruarekin gertatzen den guztia jakinaraziko dizugu email bidez.
- Komisiorik ez duela esan dugu?
Zure proiektua ezagutu nahi dugu. Urtea abiarazi dugun honetan, zuetako askok udara edo urte amaierarako helbururen bat zehaztuko zenuten seguru asko. Zer da aurten egin nahi duzuen hori? Zein proiektutara xedatu nahi dituzue aurrezki eta ahalegin guztiak? Ilusio txiki bat, beharrezko gastu bat, amets handi bat... Esan iezaguzu zure proiektuak zein eranskailu izango zukeen institutuko kristalezko ontzi hartan, eta konbentzitu LABORAL Kutxako epaimahaia zure proiektua saritu dezan. Gure bezeroetako bat bazara eta zure iruzkina 5 irabazleetako bat bada, 100 euro lortuko dituzu opari gisa. Bultzada txiki bat, aurrezteko zure proiektua martxan jartzeko. Hemen, lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzakezu.
Zer diozu? Zertarako ari zara aurrezten?
Zein da zure erreakzioa?