LABORAL Kutxa hizkuntza-gestioan ziurtagiri gorena lortu du
2015-12-16
LABORAL Kutxa hizkuntza-gestioan ziurtagiri gorena lortu du
Bankarentzako Urrezko Bikain ziurtagiria lortzen, hizkuntza-gestioan ziurtagiri gorena lortu du LABORAL Kutxak euskararen erabileran egindako gestioa dela-eta.
Bankarentzako Urrezko Bikain ziurtagiria
Bikain zer den eta nola lortu dugun
Euskaliten eta Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren ziurtagiria da Bikain, eta erakunde pribatuek egiten duten euskararen erabileran kalitate-irizpideak ezartzea du asmo. Kalifikaziorik gorena emateko, Eusko Jaurlaritzak izendatutako epaimahaiak gure urrutiko banka-zerbitzuak (Telebanka, Online Banka, Banka Mugikorra eta kutxazain automatikoak) aztertu eta baloratu zituen: 1.000 puntuko eskalan gutxienez 700 puntu eman zizkien zerbitzu horiei. Bikain ziurtagiriak oinarrizko kategoria (beltza), ertaina (zilarra) eta goi mailakoa (urrezkoa) bereizten ditu. Beraz, ez da txantxa ez harropuzkeria bikainak garela esatea, Bikain ziurtagiria eskuratu baitugu.Honako hauek dira gure Urruneko Bankaren gestioan egiten ditugun gauzetako batzuk, kalifikazio hori merezi izateko:
- Gure produktu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaini nahi ditugunez, gure Interneteko baliabide guztietan (webean, web korporatiboan, blogetan eta sareetan) bi hizkuntzak erabiltzen ditugu.
- Erabiltzaile bat gure kutxazain automatikoren batera joaten denean, Telebankara deitzen duenean, WhatsApp mezua idazten digunean edo LABORAL Kutxarekin harremanetan jartzen denean (posta elektronikoz, web-galdetegiaren bidez, blogetan iruzkinak eginez, Facebooken mezua utzita edo txio bat bidalita), bere aukerako hizkuntza erabil dezakeela bermatzen dugu, eta, behar izanez gero, hizkuntza berean erantzuten diogu.
- Ohiko postaz edo posta elektroniko bidez bidaltzen ditugun oharrak zer hizkuntzatan jaso ere aukera dezake, noski.
- Eta beti erantzungo diogu hizkuntza horretan; gainera, eginahalak egiten ditugu gure bezero guztiek aukera hori dutela jakin dezaten.
- LABORAL Kutxara jotzen duten lagunen aukeraren arabera euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzen gara, horretarako konpromiso hartu baitugu. Gure lan-harreman guztietan (bulego eta entitate barruko harremanetan, gure hornitzaile eta lankideekin ditugunetan eta Administrazioekiko eta bestelako erakundeekiko hartu-emanetan) hizkuntza-normalizazioaren aldeko apustua eginez bakarrik lor daiteke hori.
Eta etorkizunean…
Duela hainbat hamarkada hasi genuen bideari jarraitzeko asmoa dugu, are gehiago, Eusko Jaurlaritzako epaimahaiak proposatu dizkigun eremuetan hobetu nahi dugu, baita zuek proposatutakoetan ere.Beti bezala, zuei entzuteko gaude hemen.Zuek adierazitako bidetik goazelako gara bikainak.Zein da zure erreakzioa?