2019ko Lilatoia: lortu zozkatuko ditugun 5 dortsaletako bat, eta zatoz berdintasunaren aldeko lasterketaren 30. urteurrena ospatzera
2019-01-22
2019ko Lilatoia: lortu zozkatuko ditugun 5 dortsaletako bat, eta zatoz berdintasunaren aldeko lasterketaren 30. urteurrena ospatzera
- Tere Benitez
- Eva Munduate Martínez
- Maixabel Iribarren Ezama
- Mari Mar Uriarte García
- Mila García de Iturrospe
Martxoaren 10a. LABORAL Kutxaren egutegia eskura baduzu, markatu data hori, Lilatoiaren 30. urteurrena ospatuko baita egun horretan. Zain izango gaituzu Donostian, kaleak milaka eta milaka emakumez bete ditzagun eta emakumeen kirola beste urte batean agerian utz dezagun.
Lasterketa erraz egiteko modukoa da, 5 kilometro baino ez dira, eta hilabete eta erdi geratzen zaizu entrenatzeko. Beraz, ez duzu aitzakiarik: sartu inprimakian, utzi zure datuak eta lortu zozkatuko ditugun 5 dortsaletako bat. Irabazleetako bat bazara, harremanetan jarriko gara zurekin.
LABORAL Kutxa, genero-berdintasunaren eta herri-kirolaren alde
LABORAL Kutxak hainbat urtetan babestu du Lilatoia (Koordinakunde Feministaren ekimenez 1990. urteaz geroztik Donostian egiten den emakumeen lasterketa), eta aurten ere babestuko du.2018an babestutako ekimen guztien kronograman ikus dezakezunez, oinarrizko kirola babestea da gure gizarte-erantzukizunaren ardatzetako bat. Gainera, genero-berdintasunarekin konprometitutako kreditu-kooperatiba gara. Horren erakusgarri, Espainiako estatuan Kontseilu Errektore paritarioa duen bakarra gara. Hortaz, ezin ginen lasterketa horretatik kanpo geratu, emakumeen kirola gizartean eta komunikabideetan agerian uztea eta adin guztietako emakumeak kirola egitera animatzea baitu helburu.
Bete al duzu inprimakia zure datuekin?
Martxoaren 10ean zain izango gaituzu!
Zein da zure erreakzioa?